Erreportajeak

[ELKARRIZKETA] SABIN URCELAI URANGA

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 5a, 02:00

Zergatik da garrantzitsua odola ematea?
Egunero 120-150 odol, plaketa eta plasma transfusio egiten dira. Transfusio horietako batzuk gaixoen bizi kalitatea hobetzen dute, eta bestek batzuk berriz, literalki, gaixoen bizia salbatzen dute. Do­na­ziorik ez balego, zazpi egunetan ahulduko litzateke edozein herrialdeetako osasuna. Plaketak esaterako, 5-7 egun bitartean kadukatzen dira, eta astebeteren buruan, hauen beharra izango luketeen gaixoek hiltzeko arriskua izango lukete. 42 egunetan berriz, globulu gorriak kadukatuko lirateke, eta orduan, osasun zerbitzu guztiak paralizatuko lirateke.

Jendeak ba al daki zein den donazio bakoitzak duen garrantzia?
Jendea ez da oso kontzientea. Askok uste dute ospitaleetan odola egoten dela, medikamentu bat gehiago izango balitz be­zala. Guztiok uste dugu transfusio bat behar izanez gero, jasotzeko eskubidea dugula, baino odola emateko garaian %4ak bakarrik ematen du.

Zenbat odol ematen da urtean Euskal Herrian?
Joan den urtean, Euskal Herrian 102.230 odol unitate eman ziren, 2.007an baino %5,1 gehiago. Hala ere, Euskal Herri barruan lurralde bakoitza ezberdina da. Araba da biztanle kopuruko donazio gehien dituen lurraldea. Agian munduko donazio gehien dituen herrialdeetako bat izango da; urtean, 1.000 biztanleko 72 donazio egiten dira bertan. Segidan, Gi­puzkoa egongo litzateke 50 donaziorekin, eta azkenik Biz­kaia 45 donaziorekin.

Eta zenbat odol-emaile gehiago beharko lirateke?
Gipuzkoan 18.345 donante gara, eta ideala 20.000ra iristea litzateke. Autonomi Er­kidegoari dagokionez, 7.000-8.000 gehiago. Zergatik uste duzu Hego Euskal Herria dela Estatu mailan odol eta organo donante gehien dituen herria? Orain 50 urte pertsona ba­tzuk izan zuten ideia argi eta onen ondorioz dela uste dut. Odol donazio boluntarioaren aldeko apostua egin zuten, Gi­puzkoako lemak zioen bezala arraza, politika eta erlijioa kontuan hartu gabe. Garai hartan izan zuten ideia on honek Eus­kal Herrian talde imaginarioa sortu zuen. He­rri bat eskuzabala bada bizirik dagoen bitartean odola emateko, pentsatzekoa zen herritarak konbetzitu zitezkeela hil on­dorenean organoak emateko.

Zein adin tartekoek ematen dute odol gehien?
Adinak biztanleri orokorra banatzen den bezala daude banatuta. Orokorrean, gizonezkoek, odol gehien ematen duten adin tartea 22-57 bitartekoa da. Emakumezkoena berriz 43-57 bitartekoa. Azken hauen kasuan, kontuan izan behar da emakumeek ezin dutela gizonezkoek adina donatu haurdunaldi, laktantzia eta fisiologiaren ondorioz.

Zer izaten da zailago, odol emaile berri bat lortzea edo aurreko bat mantentzea?
Donante horri odola ematera bultzatu dion arrazoiaren araberakoa izaten da. La­rrialdi deialdi baten ondorioz edo presio sozial baten ondorioz joan bada, estimulua pasa egiten zaio. Aldiz, donantea informazio eta formazioaren ondorioz lortzen bada, donazioek iraun egingo dute. Az­ken urteetan F.P eta unibertsitateetara joan gara gazteei hitzaldiak ematera, eta 11-12 urte bitarteko gazteekin ere tailerrak egiten hasi gara, zientzietako klaseetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!