Erreportajeak

Gorka Zabala: «Gorengo mailan huts gutxien egiten duenak irabazi ohi du»

Kronika - Erredakzioa 2007ko urt. 6a, 01:00

Zer moduz ikusten duzu taldea?
Nire ustez, azken denboraldietako talde onena dugu, eta hori erakusten du sailkapenak. Gabonetan, gainera, ez dugu atsedenik hartu eta forma onean gaude.


Ze berrikuntza izan du aurten taldeak?
Batetik, jende beteranoa etorri zaigu, kategoria ezagutzen duena, eta bestetik, uste dut garrantzitsua dela azken hiru urtetan blokea mantendu izana. Mailako talde golegileena zarete eta joko ona egiten ari zarete.

Zein da sekretua?
Hasieran, Joseba Portillok sartzen zituen golak; lehenengo 6 partidutan 10 bat gol. Hodei Perezek ere dexente sartu ditu. Aukera asko sortzen ari gara aurten eta aprobetxatu ere egiten ditugu.

David entrenatzaileak joko ofentsiborako prestatzen al zaituzte?
Azken lau urteetan modu berdinean ari gara jokatzen, baina aurten benetan funtzionatzen hasi da taldea. Iaz ere bukaera oso ona egin genuen.

Zein iruditu zaizu mailako talde indartsuena?
Zarautz. Sailkapenean alde egin duten bakarrak dira, eta ondorengo taldeak puntu gutxien bueltan gabiltza. Klubean diote helburua ez dela igotzea, baina goikaldean zaudete eta ia liga erdia pasa da... Gure helburua ez da mailaz igotzea, baina liga bukaeran goiko postuetan bagabil-tza horren bila joango gara. Orain hiru partidu dauzkagu irabazi behar ditugunak: Mutriku, Aurrera Ondarroa eta Martutene, eta gero ikusiko dugu.

Gorengoa maila gogorra dela entzun ohi da. Hala al da?
Gorengo mailan huts egite gutxiena egiten duenak irabazi ohi du. Niri beti hori esan izan didate. Nabari da, baita ere, taldeek elkar ezagutzen dutela. Adibidez, gure taldean Igor Zapiain Skritxek mugitu ohi du baloia eta Zarautzen pase hori moztera joan ziren nabarmen. Ondo ikasita zeuden.Esperientziadun taldeek, nahiz eta behean egon, edozeini irabazten ahal diote.

Aurten zale asko joaten omen dira animatzera...
Bai, Zubipen, errioko bandan elkartzen da koadrila bat, altaboz eta guzti. Beste zelaietara ere laguntzen digute batzuk, Errenteriara, esaterako.
Dirudienez, aurten taldearen martxarekin engantxatu egin dira. Asko nabaritzen da.

Zer moduz aurten taldeko afariak?
Ondo! Entrenatzaileak dio afari onenak aurten egiten ari garela. Aldagelan oso giro ona daukagu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!