Itxi berri duzu Mendaur txirrindularitza denda, Hernanin erreferente izan dena. Herritarren bizikletak konpontzeaz gain, talde garrantzitsu askorenak ere konpondu izan dituzu ezta?
Bai, ekipotan zuzendari izan naizen arren, mekaniko lanetan ere aritu izan naiz. Gaurko egunean profesionaletan dauden mekaniko asko hortik pasa dira: bat esaterako Luxenburgon dago, CSCn, eta nirekin hasi zen. Herritarren bizikleta asko ere konpondu ditut, ezinezkoa da zenbat esatea, baina asko. Donostikoak, Irungoak, Zarauzkoak eta abar ere konpondu izan ditut. Asko izan dira baita ere beste herrietatik Hernanira etorri direnak bizikleta konpontzera, eta egian esan, ez dakit zergatik. Nahiz eta gezurra dirudien, ez daude asko bizikletak konpontzen dakitenak.
Bizikletak konpontzeko
ikastaroak ere ematen dituzu.
Bai, urtean kursillo pila bat ematen ditut, Donostian esaterako 7 ematen ditut, 18 ordukoak. Donostiako Udalarentzako, Lasarterako eta Kutxarako ere ematen ditut. Donostian txirrinda asko erabiltzen dute, geroz eta tendentzia gehiago dago, jende mota guztiaren artean. Kursillotan gehien etortzen den jendea jubilatuak eta emakumezkoak dira. Kursilloetara mutiko gutxi etortzen dira, eta askotan deitzen didate bizikletak konpontzen ikasi duen mutiko bat eskatzeko, baina zaila da aurkitzea.
Ikastarora etortzen direnek askotan esaten didate ni gainean jartzen naiz baino ez dakit zeren gainean nijoan, eta hori ezagutu nahi dut. Hasieratik esaterako gurpilak montantzen erakusten diet; oso relajantea da, gantxilloa egitea bezala da.
Zer da bizikleta bat puntu
puntuan izatea?
Gaur egun oso garrantzitsua da kanbioen asuntoa. Denak sinkronizatuta etortzen dira, eta geroz eta belozidade gehiago gero eta toki justuagoa dute. Hamar belozidadeko bizikleta batek katea oso justu dauka eta han hari bat ere ez da sartzen, rozatu egiten du. Beraz, hori graduatzeko ezaguera pixka bat behar da, baina berehala jartzen dira. Horrez gain, kontuan izan behar da jendea bizikleta gainean gaizki jarrita joaten dela. Horrek garrantzi haudia du lesio aldetik, jende asko dijoa altu, edo sillina okerra duela, goitik behera. Askori horren ondorioz eskuek lo hartzen diete. Masajista asko daude baita ere jendea bidaltzen didatenak, bizikleta ondo jartzeko. Min asko hortik etortzen dira. Bizikletan ondo joateko neurriak izaten dira, postura bat dago, eta bakoitzaren anatomiaren arabera izaten da hori. Hori jartzeko formula asko daude, ordenadoreak eta abar. Baina nik igeltseroaren herramientekin jartzen ditut, de nivel diplomado.
Hasi zinenetik bizikletak ere aldatuko ziren ezta?
Eta konpontzeko modua zer esanik ez.
Geroz eta sofistikatuagoak dira gaur egungoak, baina ez dira konpontzen zailak. Esango nuke lehengo zaharrek lan gehiago zutela. Orduan bizikletako piezarik txiena ere desmontatu eta aldatu egiten zen. Orain berriz, osorik berria jartzen zaie. Bizikletak 1986tik hona asko aldatu dira. Ordura arte, 60 urtetan bizikleta normal, aldaketa gabe egon zen. Baina orain, bizikletako zati guztien arteko sinkronizazioa izugarria da.
Baina herrian denda jartzearen arrazoia eta duzun afizioa ez zen bat batekoa izan, zu ere txirrindulari izandakoa zara.
Ni nintzen artzaina, artaldean atzetik joaten zen horietakoa. Bigarren eta hirugarren postuak egin nituen, baina asko destakatu gabe. Bost urtetan ibili nintzen lehian, eta 1975ean utzi nuen, hemengo Mundialak egin zirenean. Orduan ere proba batzuk korritu genituen, premundiales deitzen zirenak. Kanpoko selekzioak etortzen ziren, eta probak nibel altukoak izaten ziren; hor esan nion neure buruari, hemen ez daukak ezer egiterik.
Eta ondoren, zuzendari izan zinen. Arabako La Casera Bahamontesen, hasi zinen,
afizionatutan, eta gerora urte mordoa egin dituzu zuzendari.
Bai, segidan, zuzendari moduan, 33 urte egin ditut gutxi gora behera. Casera Bahamontesen hasi nintzen. Taldea orduko zuzendariarekin haserretu egin zen eta niri deitu zidaten. Gero Hernanin JOCC taldean zuzendari zebilen Paulino Goikoetxea ezkondu egin zen, eta ni hasi nintzen haren partez; ordutik dena segidan etorri zen. Ibili naiz JOCCen, Chotisen, Gipuzkoako federazioarekin eta abar. Eta gero ibilbide luzeena Orbearekin egin nuen, 11 urte pasa nituen Orbean. Talde horretan gainera afizionatu eta profesional mailan ibili nintzen, bigarren zuzendari bezala; profesionaletan buelta asko egin nituen. Orduan batekin bukatu eta besteekin joaten nintzen. Bi hilabetetan barruko arropa sekatu gabe eramaten nuen maletan, denborarik gabe.
Zure eskutik profesional mailan oso ezagunak izan diren eta gaur egun diren txirrindulari asko pasa dira: Ruiz Cabestany, Delgado, Osa anaiak, Zubeldia, Heras eta abar. Kontatzerik badago behintzat, zein izan da zure sekretua?
Batekoz beste 50 inguru ibili dira nirekin. Hasierako urteetan Cabestany, Mujika, eta Dorronsoro izan ziren, sonatuenak. Ia jubenil zirela hartu nituen, eta afizionatutan ere beraiekin ibili nintzen. Gero pasa dira esaterako Dani Clavero madrileñoa, hemen korritzeagatik Euskal Herrira bizitzera etorri zena.
Hala ere, ez dago sekretu berezirik, jendeari ondo dagoenean utzi behar zaio deskantsatzen, forman dagoenean. Ez da deskantsatu behar forma pasa eta ahultzen hasten denean. Sekreturik haundiena hori dela uste dut. Gaur egun beste metodo batzuk daude, makinak jarri eta esaten dute, hemendik hona egon behar duzu a tope, 100%era. Pertsona batek 100% 22-23 egun inguru aguantatzen ditu, a tope a tope. Badira batzuk klase gehiago izaten dutenak eta 60garren egunean ere goian jarraitzen dutenak. Baina normalean gailur gailurrean egun horietan izaten dira. Gaur egun bi gailur punturekin ere egiten da, batez ere bi buelta korritzen direnean. Posible da, eta ondo joaten da. Txirrindulari bat ondo 10 urte inguruz ibiltzen da.
Beraz txirrindularitzan, modu askotan ibilia zara, zuzendari, antolatzaile eta dendari, ziklo guzti hauetatik zeinekin geratuko zinateke? Edo aukeratzerik ez dago?
Niretzat Orbean zuzendari bezala ibili nintzen garaia oso polita izan zen. Lana egiten nuen batere presiorik gabe, jende gaztea hartzen nuen. Ekipoa zen ekipo modelo horietakoa, oso zaila egiten zen norbaiti ezetz esatea. Jende gaztea tratatzen genuen lasai, gure familiartekoa balitz bezala, ikasiko du eta etorriko da.
Gaur egunean berriz, afizionatutan resultadoak eskatzen dituzte, eta hori oso tristea da. Presa dago gora igotzeko, eta gora nola igotzen den ere askotan zalantzagarria izaten da. Profesionaletara pasatzeko 21-22 urte dira onak. Hortik aurrera denbora galtzea da. Goiko zuzendari askok resultadoei begiratzen diete, gaur egunean esfortzu probak egiten dira eta oso kontrolatuta daude; zer gosaltzen duten ere ateratzen dutela esango nuke.
Euskal Herriko itzulia pasa berri da, eta Giroa eta Tourra ere ez dira urruti. Bira garrantzitsu guzti hauetan Dopping-a geroz eta gehiago entzuten den hitza da. Agian beste hainbat kiroletan baino gehiago. Txirrindularitzaren mesederako dela uste al duzu? Edo kirola bera zikintzen ari den terminoa da?
Presio haundia dago. Nik dopping-a entenditzen dut bakoitzaren indarra ateratzen duen produktua bezala. Gaur egun dopping-a deitzen zaio edozer gauzari, Corticoideei (lesio bat izateagatik hartzen dena) edo rekuperanteei. Niretzako pertsona batek hiru deposito dauzka, eta bakoitzak depositoak belozidade ezberdinetan husten ditu. Medizina deportiboa beti izan da eta beti beharko da, bestela txirrindulariak anemia jo eta hil egin litezke, hain garbi. Rekuperante askori dopping-a deitzen diote eta ez balirake rekuperatuko nik uste dut anemia larriak joko lituzkeela.
Bai Hernanin eta baita Euskal Herrian ere txirrindularitzaren inguruan afizio haundia dago. Jende ugari mugitzen duen kirola da. Zergatik ote?
Euskal Herrian orain dela urte batzuk nibel haundiagoa zegoen. Bizikleta gauza normala zen, lanera joateko ere erabiltzen zen. Beste leku batzuetan berriz ez zuten horrelakorik. Gaur egun berriz leku guztietan da ohizkoa; umeek ere jostailu bezala izaten dute, eta nibela ere berdindu egin da. Zeinek esango luke zenbait lekutatik txirrindulari onak atera behar zutela.
Zaletasuna berriz ez dakit esplikatzen, zaletasun haundia dago. Orain egin berri dut Euskadiko bira Euskadi Irratiaren kotxean eta gezurra ematen du zenbat jende mugitzen duen. Tourrera adibidez bezperatik joaten dira, denda kanpainarekin-eta. Europan oso leku gutxi daude Euskal Herrian bezain afizio haundia dutenak. Ikaragarria da.
Denda uztekotan zara. Urte guzti hauek mundu honetan pasa ondoren, ez duzu txirrindularitza erabat utziko ba... Badaukat mundu honi lotuta jarraitzeko asmoa, nire kursilloekin-eta. Zerbait egiten jarraituko dut, lana egin nahi izanez gero beti dago, federazioan eta abar. Baina maleta hartu eta hortik zehar joatea niretzako gogorra da.
«Gure garaian beste toki batera korritzera joatea okurritu ere ez zitzaigun egiten»
Afizionatuetan oso ondo ibiltzen diren txirrindulari batzuk zergatik izaten dute horrelako beherakada profesionaletara pasatzen direnean? Saltoa hain haundia al da?
Batzuk afizionatutan profesional bezala preparatzen dira eta haiek gailur gailurrean egoten dira. Beste batzuk berriz estudioengatik edo lanagatik ezin dute hainbesteko dedikazioa izan eta gero profesionaletara pasatzen direnean oso ondo ibiltzen dira. Azken batzuk berriz, infantiletan eta afizionatutan karrera guztiak irabazten dituzte, eta profesionaletara pasatzen direnean ez dute irauten. Hau normalean lehenago desarrollatzen direlako da, eta orduan gailurra ere lehenago jotzen dute.
Gaur egun gazteek lehen baino talde gehiago dituzte txirrindulari munduan hasteko. Hori ona dela uste al duzu?
Gure garaian bi talde besterik ez zeuden. Bost urtetik behin 4 igotzen zituzten profesionaletara, ez zegoen tokirik. Nire garaian lau igo zituzten, horien artean Perurena eta Goikoetxea, nibel haundikoak. Gaur egunean berriz ekipo asko dago, nahiz hemen nahiz Por-
tugalen. Asko dira Portugalera joaten direnak korritzera. Italian ere talde asko daude. Orduan, gure garaian beste toki batera korritzera joatea okurritu ere ez zitzaigun egiten. Gaur egun ez da horrela, txirrindulariek toki gehiago dituzte, eta ekipo gehiago ere bai: hau mendian ondo dabil, hau rapido samarra da, talde batean edo bestean bilatzen dute lekua.
Hernanin badira afizionatu
mailan dabiltzan bi txirrindulari gazte. Iñaki Lekuona eta Xabi Errazkin. Ilusioa badute baina nahikoa al da? Zein aholku emango zenieke?
Txirrindularitza oso zaila da, ez du beste sekreturik. Baina nire aholkua lana, lana eta lana egitea da. Bizikletan ilusioa galtzea erraza da, gaur eguraldi txarra, bihar erori egin naizela, etzi ez dakit zer. Karrera atera eta erretiratu egin naizela, mila gauza daude hor. Beraz, oso gogor entrenatu behar dute, asko zaindu, ondo alimentatu, eta batez ere deskantsatu behar denean ondo deskantsatu.