Erreportajeak

EMMA ORTIZ ETA AINHOA LOINAZ: «Animalia ondo zaindu eta gustora izateko zein animalia daukazun ondo ezagutu behar da»

Kronika - Erredakzioa 2005ko abu. 15a, 03:00

Zein da animaliekin ala pertsonekin aritzearen arteko diferentzia?
Emma
: Ni medikuntza ala albaitaritza ikasi, zalantzan nengoen. Amak esaten zidan ´hobe animaliekin aritzea piztiekin aritzea baino`. Nik uste dut oso ezberdina dela. Animaliak ez daude hain kondizionatuta, askoz ere naturalagoak dira. Animaliak errazago manejatzen dira, ez dute hitz egiten eta ez dute gezurrik esaten. Pertsonak gaizki daudela diotenean ez dakigu zenbateraino ari diren egia esaten. Animalien buruak askoz ere kodigo gutxiago ditu, bere naturarekin lotutako kodigoak dituzte soilik. Animaliek dituzten arazo nagusiak dira gizakiok animalien natura hori ez dutela errespetatzen. Askotan txakur bat ez da txakur bat izango balitz bezala tratatzen, panpin bat balitz bezala tratatzen da eta beti besoetan eramaten dute jabeek.

Zeintzuk dira gehiena eskatzen dizkizueten zerbitzuak?
Ainhoa
: animalien garbiketa zerbitzuak urtearen sasoiaren arabera funtzionatzen du. Neguan lan gutxiago dago. Udaberria aldiz, txakur eta katuei ilea moztu eta garbitzen pasatzen dut.
Emma: Hau kontsulta bat da eta jabeak animaliak dituen arazoak planteatzen dizkit. Alopatia eta homeopatiaren bitartez arazo hauek konpontzen saiatzen naiz eta ezin badut inguruan ditudan espezialistengana bidaltzen ditut. Alopatia eta homeopatia bide ezberdinetik dijoaz. Adibidez, txakurrek lurrean ibili behar dute baina bere jabea ez bada gauza txakurra lurrean uzteko alopatia erabili beharko dut eta medikamenturen bat eman beharko diot txakurra hobeto sentiarazteko. Homeopatiak arazoaren sustraira jotzen du, baina ez da beti posible arazoa horrela konpontzea.
Horretaz gain rebisioak egiten ditut eta baita txiparen bitartez animaliak identifikatu ere.

Mota guztietako animaliekin aritzen al zarete?
Ainhoa
: Printzipioz bai. Dortokak izan ditugu, kanario bat ere izan genuen hemen ingresatuta luma guztiak erori zitzaizkiolako. Kanarioak Kotxina Marrana zuen izena eta oraindik ere bizirik dago. Sekulako greñekin gainera.

Pelukeria zerbitzuan zerbait zelebrea eskatu al dizuete?
Ainhoa
: Gauza zelebrerik ez digute eskatu baina adibidez eskatu izan digute txakurra txukuntzeko ezkontza baterako. Gabonetan ere familiarekin bildu behar izaten da eta ordurako ere jendeak animaliak apaintzeko eskatzen digu.

Abandonatutako animalietaz ere arduratzen al zarete?
Ainhoa
: hori atera egiten zaigu. Kalean aurkitzen ditugun animaliak hona ekartzen ditugu eta herrian barrena paseatzen ditugu ia jendeak ezagutzen dituen. Orain esaterako aurkitutako 5 txakur ditugu eta ez ditugu gehiago ezin dugulako. Duela gutxi arte bakoitzak 3 txakur izan ditugu.

Animaliak saltzen al dituzue?
Ainhoa
: Denda ireki genuenean erabaki genuen ez genuela animaliarik izango dendan saltzeko. Hemen dauzkagun animaliak gureak dira, norbaitek animaliarik nahi badu eskatu eta guk lortuko diogu.

Jendeak ondo zaintzen al ditu animaliak?
Emma
: Gehiegi ere zaintzen dituzte batzutan. Esfortzu haundia egiten dute, ondo ari diren jakin gabe. Gero badago jendea txakur bat zer den ez dakiena, txakurra lotzeko esaten diozu eta krudela dela pentsatzen dute. Pertsonek ere baditugu kateak, nahiz eta ez diren ikusten. Txakurrei lanera joatean katea jartzen badiezu, oso ondo ulertzen dute. Katearekin lotuta daudenean badakite lanean ari zarela. Gu lanera goazenean badakigu han egon behar dugula nahi ta nahi ez, zakurrek ere berdin. Horrek txakurrak asko zentratzen ditu.

Zer egin behar da animalia zaindu eta gustora izateko?
Emma
: Bere biologia ondo ezagutu behar da. Zer daukazun jakin behar da. Berdin du kanario bat duzun edo dortoka bat duzun. Saiatu behar duzu ahalik eta gehiena hurbiltzen animalia horren bizitza naturala izango litzatekeen horretara. Adibide bat jartzeagatik, neguan dortoka basuretara botatzen duenik badago pentsatzen duelako hilda dagoela. Baina dortokek negua lo ematen dute. Bestetan, ezjakintasuna baino, beste alde batera begiratzen da. Adibidez jendeak galdetzen digu zakurra zenbatetan atera behar den paseatzera. Nik galdetzen diot jabeari, zenbat aldiz joaten den bera komunera. Askok ez dute konturatu ere egin nahi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!