Zer da piraguismoa zuretzat, konpetizioa edo denborapasa?
Oraintxe bertan lana, lanbidea da beste ezer baino lehen. Pixka bat bizitzeko modu bat ere bada. Adibidez, ikastaroetan umeei ez diegu soilik kirola nola egiten den erakusten, ikasketa bat ere ematen diegu: konpartitzea, taldean lan egitea... hori ere erakusten dugu.
Beste kirolik egiten duzu piraguismoaz gain?
Bai, mendira ere joaten naiz, alpinismoa egitera. Ez dakit bien artean zein dudan gustokoena. Itsasoa eta mendiaren artean ez nuke bat utziko bestearengatik.
Zer eskaintzen du piraguismoak beste kirolek ematen ez dutena?
Ba bidaiatzeko modu polit bat adibidez. Beti lehorretik joaten gara eta errekatik joatean beste perspektiba bat hartzen dezu. Gainera kirol hau oso relajantea izan daiteke, naturarekin eta inguruarekin bestelako harreman bat eskaintzen duelako.
Arrisku kirolak modan dauden honetan, zein aukera eskaintzen ditu kirol honek abenturarako?
Abentura zeri deitzen diozun. Adibidez, trabesiako piraguekin bidaiatu egin dezakezu. Menorca edo Ibizara joan zaitezke nahi izanez gero. Bidaia luzeak egiteko aukera dago trabesiako ontziekin.
Adibidez, guk hamabi egunetan Ibizarainoko bidea egin genuen hegoaldetik eta gero Formenterara pasa ginen. Gertuago ere, Landetan, ´La pequeña Amazonia` deitzen dioten jaitsieran oso gauza politak ikusi daitezke. Hemen bertan ere egin daitezke bide politak nahi badezu. Urdaibaira joatea adibidez ez dago batere gaizki.
Eta urte sasoi aldetik zer da hobea, negua edo udara?
Neguan gogorragoa da, baina jantzi egokiak hartuta egin daiteke. Orain dela urte batzuk adibidez lagun batzuek zeharkaldi bat egin zuten Suediatik Helsinkiraino. Argi dago hotzarekin kondizio gogorragoak izaten direla. Udaran plan askoz hobeagoa dago, hasten denarentzat batez ere.
Hernanira begira jarrita, ba al dago konpetizioetan ibiltzen den inor?
Ezetz uste det. Normalean ikastaroak emateko ere jendea hartu behar izaten det eta hala ere zaila da kirol honetan aritzen direnak aurkitzea. Antton Zabala, Euskadiko eskalada txapelduna adibidez laguntzaile aritzen da nerekin, eta espero det laister monitore izatea, baina orokorrean zaila da jendea aurkitzea kirol hau erakusteko.
Noiz hasi zen Kaxkardi Kirol Elkartea piraguismoaren inguruko gauzak antolatzen?
Elkartea orain dela hemeretzi urte sortu zuten. Sortzaileak Dina Bilbao triatleta, Txitxi Orbegozo eta Amaia Elosegi izan ziren. Denak ere kirolaren inguruan mugitzen ziren eta lagun artean sortutako zerbait izan zen. Gero arrazoi bategatik edo besteagatik elkartean egiten zuten lana uzten joan ziren denbora aurrera joan ahala eta ni hasi nintzen gauza hauetaz arduratzen.
Zer ikasiko dute udarako kurtsiloetan izena eman dutenek?
Ikastaroetara doazenek piraguismoan iniziazioa egingo dute. Oinarrizko gauzak egiten ikasteko balioko du, irauliz gero buelta emat