Erreportajeak

Marisa Mujika:«Orain badira emakumeak berak familia izan arte sekula umerik besoetan eduki ez dutenak, baina, ez dut uste sen hori galdu denik»

Kronika - Erredakzioa 2005ko mai. 29a, 03:00

marisa Mujika Hernaniko anbulatorioko eta Astigarragako emagina da (matrona). Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan aritzen da Hernanin, eta asteazkenetan Astigarragan. Gaia zentratzeko, zein da emaginaren lana, kasu honetan Hernaniko anbulatorioan? Emakumearen osasuna, ugalketa eta sexualitateari dagozkion alderdi guztiak tratatzen ditugu: osasun azterketak, antikontzepzioa, haurdunaldia, partorako prestaketak, umea jaio ondorengo fasea eta menopausia. Zein dira haurdunaldia ondo eramateko klabeak? Komunikazio ona behar du emakumea, bikotea, eta osasuneko profesionalen artean. Zein da bikotearen edo inguruaren lanik garrantzitsuena prozesu horretan? Komunikazioa ezinbestekoa da bikotearen artean. Konfiantza sortzen du. Haurdunaldiko aurreneko hilabeteak dira gorabehera gehienekoak, zergatik hasieran? Aldaketa hormonala oso kolpean gertatzen da eta gorputzak denbora behar du egoera berrira ohitzeko. Gutxi gora behera, hamaseigarren astetik aurrera emakume gehienak haurdunaldiaz disfrutatzen hasten dira. Emakumea haurdun gelditu aurretik komeni al zaio nolabaiteko prestaketarik: bizimodu aldetik, jan aldetik, deskantsua...? Gure kontsejua da familia izateko gelditu aurretik emaginarengana etortzea, eta hor esango diogu zer gauza komeni zaion egitea. Partoa prestatzeko ikastaroa. Zer da zehatz esanda, eta zergatik ez zaio bikoteari joaten uzten? Partorako prestaketa zortzi hitzaldiko ikastaroa da eta emakumeari informazioa ematen zaio bera zer prozesutan dagoen jabetzeko. Gimnasia erraz bat ere egiten dute azken hiru hilabeteko molestiak arintzeko eta sasoian egoten laguntzeko. Ikasten dute relajatzen eta arnasketa ariketak. Horrek denak seguritatea eta konfiantza haundia ematen dio emakumeari jaiotza eta ondoreneko lehenengo egunei aurre egiteko. Bikoteari ez uztearen kontuari dagokionez, bai nere esperientziak eta bai nere lankideenak erakutsi dit bikoteak ere joan izan diren taldeetan emakumeek ia ez dute parte hartzen hitzaldietan. Nik bakarrik hitz egiten dut. Partorako prestaketa taldeetan emakumeak daude, heziketa maila guztietakoak eta ez dago inongo arazorik. Oso talde aberatsak dira beren kezka guztiak atera egiten dira. Bikoteak ere joaten diren taldeetan, ordea, ez da hori gertatzen. Hain talde haundiak kontrolatzeko zailagoak dira. Bikotearen artean komunikazioa ona denean, prozesua konpartitu egiten dute. Komunikazio hori oso inportantea da. Partoa eta ondorena Partoa bizi eta ulertzeko asko aldatu da azken belaunaldietan. Orain umeak ia erabat ospitalean jaiotzen dira, baina, badira etxean izaten dutenak ere. Nola ikusten duzu gai hori, egokitu al zaizu bi egoeretan egoterik? Gaur egunean hemen jende gehienak umea ospitalean jaiotzea aukeratzen du, bai. Umea etxean jaiotzea bikotearen esku dagoen aukera bat da. Etxean izatea erabakitzen duenari nik esango nioke jartzeko profesional on baten (mediku, matrona) eskuetan. Nik ez daukat esperientziarik terreno horretan. Ze iritzi duzu epiduralari buruz. Emakumearentzako milagroa al da, edo sentipena kentzen al dio emakumearen bizitzako mo-mentu berezi horri? Anestesia epidurala da emakumeak bere esku duen aukera bat partoan minik ez izateko. Emakume batzuk partoa beste era batera bizi nahi izaten dute. Nolanahi ere, kontraindikazio medikorik izan ezean, beren erabakia da eta errespetatzen saiatu behar da. Zorionez, hemen, eta jende guztiarentzat dauden asistentziarekin, partoaren arriskua asko gutxitu da. Zein dira parto baten arrisku haundienak? Partoan kontrolatu behar da bai ama eta bai umea biak ondo daudela. Bietakoren bat arriskuan sumatzen bada, orduan interbenitu behar da. Parto instrumentalak eta zesareak egiten dira arriskuak ebitatzeko. Ospitaleko egonaldia eta gero, etxerako buelta dator. Fase horretan nola jokatu behar du familiako bakoitzak. Zer egin eta zer ez. Etxerako buelta momentu gogorra da. Emakumea fisikoki nekatuta dago. Arduraren pisua soinean daramaki. Bularra ematen hasten da. Deskantsua behar du, konfiantza bere buruarengan eta lasaitasuna. Nere iritzirako, konpromiso sozialak utzi, deskantsatu eta umearentzat egon behar luke. Orduak umeak jartzen ditu. Nola planteatu behar dute gurasoek umearekiko harremana. Garrantzitsua al da ume zaintze lanak banatzea? Ideala da bi gurasoek bien artean zaintzea umea eta lanak banatzea. Hori da modua oso harreman gratifikantea hasteko. Batez ere hasieran, aitak ez al dira nolabait bazterrean gelditzen? Ez dut inondik ere uste aitak bazterrean gelditzen direnik. Emakumeak bere bikotearengandik asko espero du momentu horretan. Ez gaituzte hezi zer behar dugun esateko. Hor egote hutsarekin eta emakumearenganako konfiantza indartzearekin izugarri laguntzen dute. Hasieratik umearen jaiotza elkarrekin bizitzea hasiera ederra da. Behar bezala baloratua al dago amatasuna eta aitatasuna gizarte honetan. Uste dut gero eta hobeto baloratua dagoela. Umeak orain nahita ekartzen dira, eta familia osoan oso ondo hartzen da haien etorrera. Orain dela ez asko arte familian normala zen norberak etxean ume txikiak ikustea, zaintzea, eta sen hori pixkanaka lantzea. Orain, familia eredua aldatuta, galdu egin al dugu sen hori, aldatu egin al da? Arrazoi haundia daukazu. Orain badira emakumeak berak familia izan arte sekula umerik besoetan eduki ez dutenak. Baina, ez dut uste sen hori galdu denik, edo sen gutxiago daukagunik. Bestalde, jendeak heziketa maila haundiagoa du, ezagutza gehiago dauzkate, informatu egiten dira... Zer kontseju emango zenieke aurrenekoz familia izatera dijoazenei? Maitasun haundia eta elkarren artean komunikazio ona izateko. Oso momentu garrantzitsuak datozkie eta oso bizipen zoragarriak. Baina, baita lan asko, kezkak eta ardura ere. Pertsona bezala heltzeko momentu ona da. Orain berak hasiko dira hezitzaile lanetan. Eta bigarren umearen zai daudenei? Nola jokatu aurrenekoarekin, nola antolatu, zer paper jokatzen du hor familiak... Familia da aurreneko eskola eta umeak bere frustazioetatik ikasi behar du. Konpartitzen ikasi beharra dauka, hori bai, maitasun haundiarekin eta erakutsita gurasoek bere anai-arreba adina maite dutela. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!