Erreportajeak

Judoa

Kronika - Erredakzioa 2005ko api. 27a, 02:00

JOAN den igande honetan jokatu da kadete mailako Euskadiko Judo Txapelketa eta Patxi Roldan txapeldun geratu da bertan. Hamabost urteko hernaniar honek Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera dauka orain maiatzaren 16an, Badajozen.

JOAN den igande honetan jokatu da kadete mailako Euskadiko Judo Txapelketa eta Patxi Roldan txapeldun geratu da bertan. Hamabost urteko hernaniar honek Espainiako txapelketan parte hartzeko aukera dauka orain maiatzaren 16an, Badajozen. Euskadiko txapeldun judoan, nola izan da? Gipuzkoako txapelketan bigarren geratu nintzen eta probintzia bakoitzetik lehenengo biak klasifikatzen direnez, Euskadiko txapelketara joatea suertatu zitzaidan. Txapelketan hiru konbate jokatu behar izan nituen eta hirurak irabazi nituen. Azkenekoa, finala, nahiko zaila izan zen, bizkaitar baten kontra borrokatu behar izan nuen eta asko kostatu zitzaidan irabaztea. Horrelako egoera batean urduritasuna nabarituko da... Bai, urduritasuna baina gehiago tentsioa da nabaritzen dudana, baina hori ona da, ez da komeni konbate batera lasaiegi ateratzea... Noiz hasi zinen judoa praktikatzen? Txikitatik egiten dut judoa, lau urtetatik edo. Nire aita ere judoan ibiltzen da eta berak zaletu ninduen kirol honetara. Beraz, ibilbide luzea duzu jadanik... Lehenago Benidorren bizi ginen eta han judoan asko ibilia naiz, eskolarteko txapelketetan eta abar. Orain urte eta erdi Hernanira etorri ginen berriro ere eta Gipuzkoako txapelketara joatekotan nintzenean iztarrezurra hautsi nuen. Errekuperazioa azkar joan da eta azkenaldian nahiko ondo nabil. Orain bi aste, esaterako, hogei urtez azpiko txapelketa irabazi nuen. Nolakoa da judo konbate bat, zer puntuatzen da? Konbate bakoitzak lau minutu irauten ditu eta bertan puntuazio gehien lortzen duenak irabazten du. Horretaz gain beste bi aukera daude, nipon bat eginda irabaztea edo beste aurkariak konbatea abandonatzea. Azken kasu hori gertatu zitzaidan niri Euskadiko txapelketan: bigarren konbatean, aurkariak abandonatu egin zuen. Judoan estrategia oso garrantzitsua da: konbatearen arabera defentsarako edo erasorako jarrera hartzen duzu. Judoak berak badu bere esanahia... Judoaren esanahia itzuli daiteke ´flexibilitatearen bidea` bezala eta bere filosofia da aurkariaren indarra aprobetxatu behar dela. Baina hori esanahi teorikoa da, beste gauza bat da errealitatea. Zein da zure asmoa etorkizunerako? Oraingoz behintzat nire asmoa da Espainiako txapelketara joan eta bertan maila ona ematea. Alikante eta Madrilgoak kontrario zailak izango dira. Badajozen jokatuko da, maiatzaren 16an. Orain gerriko marroia daukat eta agian beltza ateratzeko probetara aurkeztuko naiz. Hortik aurrera datorrena ikusteko dago oraindik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!