Elkarrizketa txukun hasteko, egin
ezazu zure ibilbidearen errepaso bat eta fitxa tekniko eta fisikoa.
Ni Valladolideko herri batekoa naiz. Orain dela 9 urte, afizionatutan
Kaikura etorri nintzen Hernanira eta bertan 3 urte egin nituen. Gero, Baque
afizionatutan beste 3 egin ondoren, talde honekin profesionaletara salto egin
nuen eta bertan 2 urte egin ditut. Aurten 3garren urtea dut profesionaletan eta
Iruñako Kaiku taldean nabil. 26 urte ditut, 1,81 neurtzen dut eta forman
nagoenean 68 kilo pisatzen ditut. Pultsazioak, berriz, minutuko 40 dauzkat.
3garren urtea duzu profesionaletan, nola ikusten duzu zure burua?
Ondo ikusten dut, aurten diferentzia nabarmena sumatu dut. Lehenengo urtean
ere oso gustora ibili nintzen eta postu polit batzuk lortu nituen. Urteko
Neo-profesionalik onena izendatu ninduten. Iaz berriz, urtea oso ondo hasi nuen,
baina gero eroriko bat izan nuen, eta platoko hortzak sartu nituen hankean.
Zortzi puntu eman zizkidaten eta infekzioarekin arazoak izan nituen. Hortik
aurrera, denboraldi guztian gorabeherekin ibili nintzen. Aurten, oso gustora
hasi naiz eta hobekuntza nabaritu dut.
Orain 3 urte elkarrizketa egin genizun eta txirrindulari azkarra eta talde
txikitan iristean aukerak dituena bezala definitu zenuen zure burua. Orain?
Aurten mentalitatea pixka bat aldatu egin dut. Lehen sprintetan sartzeko
borrokatzen nuen, talde txikitan edo pelotoian. Orain mendia nahiko ondo
pa-satzen dut eta 5 eguneko itzulietan aurrean ibiltzeko aukerak ikusten ditut.
Horretan saiatzen naiz. Lehen aukerarik ikusten ez banuen, portuetan ez nuen
borrokatzen, baina orain, aurrean pasatzeko aukerak ditudanez, sufritu beharra
daukat.
Nola planifikatu duzu denboraldia?
Urtero prestatzen dut berdin, pixka bat derrigortuta. Denbo-raldi hasiera
oso indartsu hasten dut eta urte garai honetan izaten dut lehenengo forma puntu
onena. Gero maiatza eta ekainan alergiekin gaizki pasatzen dut eta ´desagertu´
egiten naiz. Bolada horretan ezin da nerekin gehiegi kontatu (hau parrez dio).
Gero berriz, uztailetik aurrera, denboraldi bukaerarako bigarren forma puntua
lortzen saiatzen naiz.
Aurten indartsu zabiltza, Mallorkan etapa batean 2garren, Valverderen
atzetik, sailkapen orokorrean 4garren...
Bai, bai, eta gainera 2garren egin nuen etapan irabazi nezakeela pentsatzen
dut. Baina, profesionaletan 3garren urtea izan arren, jubenil baten moduan
jokatu nuen. Hotz egiten zuen eta ez nuen ondo jan eta sprintera kalanbreekin
iritsi nintzen. Uste dut hor galdu nuela irabazteko aukera. Hala ere,
Valverderen atzetik bigarren eginda, irabazi nezakela esatea asko esatea izan
daiteke. Sailkapen orokorrean berriz, 4garren egin nuen 3garrenarekin denbora
berean eta oso gustora gelditu nintzen.
Orain astelehenetik aurrera Euskal Herriko Itzulia. Helburuak?
Lehen esan dizudan bezala, orain da nere forma pikoa eta etxean korritzen
dugunez, nere helburu nagusietako bat hau da. Hala ere, UCI-ProTourreko proba da
eta izugarrizko maila egongo da. Munduko txirrindularirik onenetakoak datoz eta
zaila izango da zerbait egitea. Hala ere, izugarrizko gogoarekin nago eta
aurrean ibiltzeko esperantzak badauzkat.
Ibilbidea aztertzen izan zarete. Zer moduz?
Oso oso gogorra eta exijentea da, ez dago egun bat lasaia izango dela
esateko modukoa. Ibilbidea prestatu dutenek, nahiko ´ideia txarrarekin` egin
dute, txirrindularientzat behintzat. Hori bai, espektakuluarentzat aproposa,
igoera eta jaitsiera asko, bide estuak eta enboskadatarako leku asko.
Esan dezakegu zure lehen garaipena ikusi dezakegula?
Hori gehitxo esatea izango da. Ni ondo nago eta ilusio haundiz noa. Ea
zerbait egiteko aukerarik badagoen.
Aurten, Hernanik bere lehen txirrindulari profesionala du. Ezagutzen al
zenuen Xabat Otxotorena?
Bai, askotan entrenatzen dugu elkarrekin. Oso ondo dabil lehen urtea izateko
eta berarekin tokatu naizen karreratan oso ondo ikusi dut. Mallorkan indartsu
ibili zen eta gero Portugalen ere berak esan zidanez ondo aurkitu zen.
Pelo-toiko beste lagun batzuei ere galdetu nien, eta oso indartsu ikusi zutela
esan zidaten, eta hala behar ere. Portugalen ondo ibiltzeko txispa eta kasta
asko behar duzu, han nahiko ´zikin` korritzen baita, eta Xabatek badu txispa eta
kasta hori.
Zein txirrindularik inpresionatu zaitu gehien 3 urte hauetan?
Profesionaletan denek inpresionatzen zaituzte. Garai ezberdinetan jende
ezberdina ibiltzen da indartsu. Iaz adibidez, Euskal Herriko Itzulian Voigth-ek
harritu ninduen. Mayo ere ondo dagoenean bakarrik uzteko modukoa da. Izen asko
esan nitzazke, Valverde, Mussew...
Bukatzeko, ausartuko al zinake Kronikako porra egiten?
Zaila da baina izen batzuk emango ditut: Bobby Jullich; Jens Voigth; Iban
Mayo, kilo batzuk sobera dituela diote, baina erne; gure taldeko Dioni
Galparsoro ere indartsu dago; David Etxeberria; Alberto Con-tador; Tino Zaballa.
Ah! eta noski Alejandro Valverde.
Zure burua ez duzu sartu?
Ez, ez, nola sartuko dut ba nik nere burua.