Harkaitz Martinez hernaniar txalapartari gaztea da. Oreka TX taldean jotzen du eta Kepa Junkerarekin ere ibilia da.
Noiz eta nork bultzatu zintuen txalaparta munduan sartzera?
Orain dela hamaika, hamabi urte izan zen. Hernanira parrandan etorri eta kasualidadea txalaparta festa zen. Orduan txalaparta ikusi, eta egia esan ez nuen ia ezagu-tzen. Gainera nik garai hartan Utikan taldean jotzen nuen, beste musika estilo bat da, guztiz ezberdina. Horrela izan zen, txalaparta ikusi eta ikastarorako apuntatu nintzen. Esan bezela, ez dut izan betidanik txalapartarekiko zaletasuna, hamabost urterekin ezagutu bainuen, baina bai musikarekiko.
Zein alde dago txalapartari norbanakoa izatetik talde bateko partaide izatera ?
Alde handiena da orain honetara dedikatzen naizela, lehen denbora librean jotzen nuen goxatzeko. 1993an hasi ginen aurreneko aldiz kalean jotzen, diru horrekin bidaiatzen hasi ginen. San Fer-minak ere jotzen pasa genituen eta lortutako diruarekin furgoneta bat erosi genuen eta Irlandara joan ginen. Bertan hilabete aritu ginen kalean joaz. Bueltatu eta txalapartarekin zerbait serioagoa egiteko gogoa piztu zitzaigun. Garai hartan Bilbon majisteritza musikala egin nuen eta hori bukatuta Kepa Junkeraren taldean jo-tzeko aukera sortu zitzaidan. Lehen ere esan daiteke txalapartaz bizi nintzela, baino beste modu batera. Orain denbora guztia dedikatzen diot, egunero aritzen naiz bere inguruan; afinatzen, entsaia-tzen... ez bada jotzen, materiala prestatzen, gauza berriak asma-tzen. Orain, jada lanbide bat da.
Zein izan zen zure lehen kon-tzertua? Noiz?
Aspaldi izan zen, Bexabin. Kontua da garai hartan baten bat atxilotu zutela eta askatu zutenean, honen ongi etorrian jo nuen lehen aldiz jende aurrean. Gero kontzertu kontzertua ez naiz gogoratzen, hainbeste izan dira.
Nolako esperientzia izan da Kepa Junkera eta bere taldearekin munduan zehar ibiltzea?
Ederra. Beste modu batean dedikatzea izan da. Momentu oro zaude talde horri zer eskaini diezaiokezun eta bertatik zer ikasten duzun. Hasiera batean nahiko lan egin behar izan genuen, batez ere txalaparta talde serio batera moldatzeko. Kepak txalaparta melodikoki landu nahi zuen eta orduan kantak moldatzen hasi ginen txalapartaz jo ahal izateko, zeren eta txalapartan ez dago kantarik jotzerik, inprobisazioa baita. Horrekin melodia egiten hasi ginen eta Kepa Junkerarekin asko ikasi dut zentzu horretan, musika mailan.
Zein garrantzi dauka gaur egun txalapartak zure bizitzan?
Handia je, je, je. Keparekin ari ginela disko bat egiteko ideia sortu zen, batez ere oinarrian txalaparta zuena. Orduan Oreka TX sortu zen, Igor eta biok bikote, gero taldea osatzen joan gara. Orain sei pertsona gaude eta bi hernaniar. Ez dira Keparekin bezain beste kontzertu ateratzen baina mugitu gara. Orain dela ez asko, Eskozian egon gara Orekarekin. Sekula ez ginen atera eta oso arrera ona izan dugu. Hurrengo urtean ere eramango gaituztela esan digute. Egia esan Euskal Herritik dexente atera gara eta beti oso ondo hartu gaituzte.
Ze asmo etorkizunerako?
Laster, Keparekin zuzeneko diskoa grabatzeko asmoa dugu Arriagan. Orekarekin bigarren lan baterako kantak prestatzen ari gara eta zuzenekoan ere pentsa-tzen. Baina nolabait ere bigarren disko hau orain arte egin dugunaren nahiko ezberdina izan daiteke, baina lehenengo diska "perkus"-en perfila mantenduz. Udari begira, batez ere kontzertuak ta nahiko gogorra izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!