Egin Kronikalari!

"Gogoratzen? Hau, hura, hori... Noski, Kronikalari! Ondoan izan zintuen Kronikak, 2000 urtean sortu zenean, eta adin nagusiko egingo den urte honetan, memoria gorde, oraina bizi eta etorkizuna eraikitzen segi nahi du, zurekin! Kronikalari guztiekin!

Urte hauetan guztietan hazi egin da proiektua, eta Hernanitik, Urumea bailarara egin du salto, Kronikalarien eskaerari erantzunez, Kronikalarien babesarekin.

Hala izaten segi dezan, izan zaitez, zu ere, Kronikalari!

2000 urtean sortu zuen Hernaniko Kronika, Dobera Euskara Elkarteak, hiru helbururekin: herriko eta herritar guztien informazioa era objektiboan zabaltzea, informazio hori euskaraz ematea eta euskararen normalkuntzan eragitea. Astean bost aldiz argitaratzen zen orduan, eta hiru langile aritzen ziren.

Kronikalariak %12

Aurrekontuaren %12a Kronikalarien aportazio ekonomikoetatik lortzen zen; 20.000 biztanleko herrian, 400 egin ziren Kronikalari.

 

 

Kronikaren bilakaera

2000
  • Hernaniko Kronika sortu zen
  • Astean 4 argitaratze egun
  • 8 orrialde astero
  • 3 langile
2001
  • Internetera egin zuen salto
  • 5 langile
2003
  • Astean 5 argitaratze egun
  • 10 orrialde astero
2004
  • Egunkari izatera pasa zen, asteko egun guztietan argitaratzen hasi baitzen
  • 14 orrialde astero
2005
  • Asteburuetako Kronikak 4 orri izaten hasi ziren
  • Webgunean hobekuntzak egin ziren
  • 18 orrialde astero
  • 5 langile
2006
  • 26 orrialde astero
2014
  • Astigarragako Kronika sortu
  • Urumeako Kronika sortu
  • 36 orrialde astero
  • 7 langile
2015
  • 30 orrialde astero
2018
  • 10 langile

Egun, aurrekontuaren %4a lortzen da Kronikalarien aportazio ekonomikotik. 27.306 biztanleko bailaran, 400 dira, oraindik ere, Kronikalariak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikalari gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektua garatzen segi eta paperarekin batera, ikus-entzunezko edukiak lantzen buru-belarri hasteko.

 

Lortuko ote dugu 400 izatetik, 1.000 Kronikalari izatera iristen?

 

Izan Kronikalari!

 

Harremanetarako:

943 33 08 99

kronika@kronika.eus