Zer da Kronikako Komunitatea?

Zer da Kronikako komunitatea?

Kronika.eus erabiltzen dugun guztiok osatzen dugu Kronikako komunitatea. Kideek eta erabiltzaileek osatzen dute.

Zein dira kideak? Zein erabiltzaileak?

  • Erabiltzaileak. Izena ematen baduzu eta ezizen bat jarri (nineu, jeronimo... edo antzeko beste bat), albisteetan erantzuteko aukera-eta, izango duzu. Zure erantzun guztien historiko bat osatzen ere joango zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, hortaz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez duzu izango. Eta, erantzunak ere, anonimoki baino, hobe bestela emanda.
  • Kideak Kideak dira izen-abizena duten erabiltzaileak, anonimoak ez diren taldeak... Benetako 'aurpegiak'. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak, agendako ekitaldiak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute Kronika.eus honetara.

Horrez gain, Kronika.eus edozeinek bisitatu dezake, noski.

Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?

Bi modu zehaztu ditugu erabiltzaile bat 'benetakoa' dela ziurtatzeko.

  • Sare sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile perfila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial batekin (facebook edo twitterrekin, momentuz). Sare sozial horietan kontua baduzu, automatikoki agertuko zara 'kide' modura sare horretan dituzun datuekin (argazki eta izen-abizenekin).
  • Kide izaera eskatuta. Bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igo zure argazki bat. Ondoren, zure perfilean eskatu Kronika.eus-i kide izaera. Kudeatzaile batek konprobatuko du benetako datuak eman dituzula eta onartuko dizu eskaera.

Eta, hortik aurrera, zure iruzkinak, argazkiak, bideoak... edo zure kanpoko bloga Kronika.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Behin izena emanda, edozer esan al dezaket?

Ez, noski. Gogoratu arau sinple hauek

  • Kronika.eus-en parte hartzeko erregistratu beharra dago. Alegia, erabiltzaile bihurtu.
  • Erantzunetan edo bestelako ekarpenetan, Kronikak akusazioak eta irainak ez ditu onartuko. Halakoak baleude, Kronikak kentzeko eskubidea dauka.
  • Testua euskaraz idatzi behar da. Bestela, Kronikak kendu egingo du.