Udaberri usaina hartu du dagoeneko Urumea bailarak. Hilabete eskasean berdetu zaizkigu basoak, eta neguko isiltasunetik txori kantu ederrez betetako orduak izatera igaro gara denbora gutxian. Hirigunean bizi denak ere nabarituko zuen hori nolabait. Teilatuz teilatu, arbolaz arbola dabiltza zozoak egunsenti eta ilunabar, pUnturik garaienean jarri eta bere txistu gozoarekin emeak erakartzeko, eta, bide batez, herritarren belarriak alaitzeko. Txolarreak ere hasi dira ugal garaiko dantzekin. Arrek burua makurtu eta hegoak zabal antzean jartzen dituzte, lurrean batetik bestera ibiliz, euren geneak etorkizunerako pasatzeko ahalegin betean.
Nabarituko ditu aldaketa horiek, gutxienez, arreta pixka bat jartzen duenak. Izan ere, begi-bistan dugun arren, askotan jabetu ere ez baikara egiten. Urteak hilabetetan banatzen ditugun bezala, naturak ere badituela bere urteroko zikloak, bere erritmoak, orain gutxi, baina garai batean arreta handiz begiratzen zirenak.
Izan ere, gizartea aldatzen doan heinean, aldatu da Urumea bailarako bizimodua ere, eta harekin, natura bizitzeko eta ikusteko modua. Bost urte diRa Hernaniko kaxkotik Ereñotzurako bide hura egin nuela. Larregain paretik pasa, eta sarreran eserita zegoen Pedro Santa Kruz agurtu nuela:
-Eun on, Pedro.
-Eun on. Attu al dek kukua?
Berriketan aritu ginen, kukua gora, kukua behera, bidean jarraitzeko ordua iritsi zitzaidan arte. Aurrera egin nuen, eta beste bi auzokiderekin topo egin bidean. Bakoitza bere aldetik ari zen, bere zereginetan. Biak agurtu nituen, eta biek erantzun bera eman zidaten:
-Eun on. Attu al dek kukua? Gaur attuit, aurten aurreneko aldiz!
Naturaren zikloak, nondik norakoak ezagutzen dituenak bai baitaki kukua ez dela egunero entzuten. Kukua urteko sasoi batean etortzen dela, eta hilabete batzuk pasa ostean, alde egingo duela. Ez dugu entzUngo kukurik udazkenean (ez Euskal Herrian, behintzat!). Kukuak baduelako bere bizi-zikloa, bere momentuak. Migratu egiten duelako, eta Urumea bailarara udaberri hasieran etorriko delako, eta ekainerako mututu: «maiatzean kuku, garagarrilean mutu» dio esamoldeak.
Eta hala, kukuarekin bezala ohartuko gara berdintsu gertatzen dela gainontzeko aniMalia, landare eta naturari loturiko hainbat konturekin. Izan ere, natura gure egunerokotasunetik urrundu dugunean, hura begiratzeko begiak galdu ditugu, eta garai batean belaunaldiz belaunaldi igarotzen zen ezagutza, pixkanaka itzalpean gelditzen ari da. Gizarte urbanoa gara jada.
Urteak hilabetetan banatzen ditugun bezala, naturak ere baditu bere urteroko zikloak, bere erritmoak; orain gutxi, baina garai batean arreta handiz begiratzen zirenak.
Urumea arnasgune
Naturatik aldendu garenean sentitu dugu gure ingurua babestu beharra. Kuriosoa da, gero eta gutxiago ezagutzen dugun hori kontserbatu nahi dugulako. Jakin, jakingo bagenu bezala zerbait preziatua galtzen ari garela. Ez da gutxiagorako. Urumea bailarak bErtako biztanleei ematen dizkien onurak ikaragarriak direlako: edateko ura, oxigenoa, aisialdia. Zerbitzu ekosistemikoak asko... bizitzeko ezinbestekoak. Eta nola ez, naturaz gozatzeko aukera handiak ere ematen ditu. Bertan aurkitu daitezkeelako, esaterako, Euskal Herriko, eta kasuren batzuetan, munduko beste txoko askotan ikusiko ez ditugun espezieak. Asko, espezie babestuak.
Itxialditik atera gintuzten, eta orain udalerrian jarri digute horma ikusezina. Eta nahi gabean, gure herri inguruko mendiak eta bailarak ezagutzen hasi gara. Kontraste ederra doa, ordea. Sekula belarra zapaldu ez duenak ere bertan igaro nahi duelako eguna, eta jokatu, asfalto gainean balego bezala. Aldendu gara naturAtik, eta izaki urbano baten begiekin eta jarrerarekin goaz Urumeara. Gune babestua nahi dugu, baina herrian bagina bezala jokatu. Zaila da biak uztartzea. Eremu babestuak ez baitira soilik gizakiaren aisialdirako eremu, baizik eta hainbat espezieren bizileku, eta haien kontserbazioa bermatzeko babesleku ere.
Zementu gainean ibiltzen aritu gara azken hamarkadetan, eta ahaztu dugu gure inguruaz gozatzen. Begiak zuhaitzetara igo, eta adarrez adar dabilen txoriari arreta jartzen, edota erreka aldamenean eseri, eta exkalluen joan etorria behatzen. Ahaztu zaigu, animalia eta landare bakoitzak bere lekua eta espazioa behar dituela, eta bakoitzaK baduela bere zikloa bizirauteko. Ahaztu zaigu, mendia denona dela, eta gune babestuak nahi baditugu, naturaz eta aisialdiaz gozatu nahi badugu, gure jarrerak ere aldatu egin behar direla bertan gaudenean.
Luxu bat badugu Urumea bailaran. Europa mailan Kontserbazio Bereziko Eremu izendaturiko gune baten aldamenean bizi gara. Aiako Harria, Artikutza, eta inguruko bailara ederrak edozein natura zaleren gozamenerako leku dira, baita aisialdirako leku ederrak ere. Urumeak arnasgune izaten jarraitzea nahi badugu, guk ere arnasa eMan beharko diogu gure jarrerari, eta ikasi eta erakutsi naturaz gozatzeko pausuak eta bideak zeintzuk diren. Hezkuntzan horrenbeste lantzen diren behaketa, denborak errespetatzea eta beste hainbat balore landuko genituzke hala. Ez da gutxi.
Apirilarekin, espezie asko ugal garai betean sartu dira. Ez da komeni, beraz, bideetatik asko aldentzea, edota 'uju' batean ibiltzea mendian gora eta behera.
Naturaz gozatzeko aukera paregabea
Ez gara asko urrundu beharko naturaz gozatzeko. Oraintxe udaberrian sartu eta muturren aurrEan aukera paregabea dugulako begiak entrenatu eta gure aisialdirako ohiturak aldatzeko. Aukera bikaina dugulako, halaber, inguruko paisaia hobeto ezagutu eta bertako espezieak ikusteko.
Urte hasieran ikusi genituen ingela gorriyaren (baso-igel gorria) arrautzak herriko putzuetan. Basotik putzuetarako bidea egin zuten, eta ugaldu, eta bueltatu ziren, orduan, baso biluztuetara. Etorri ziren geRo, putzu berean ugaltzera ureko arrobiyuak (uhandre palmatuak), eta amaitu genuen otsaila zozuak kantuan noiz hasi, eta zapuak (apo arrunt iberiarra) gau epel eta euritsuetan noiz topatuko.
Eta iritsi zitzaigun martxoa, eta hasi ziren eguna argitzerako txorien kantuak. Hilabete bakarrean, basoak ia hostorik gabE izatetik pasa gara kolore berdeko baso eta basope ederrak izatera. Eukaliptorik ez dagoen tokian, noski. Eta berdetasun horren azpian hasi zaizkigu prismatikoak hartu, basopean eseri eta bertako faunaz gozatzeko aukera ezberdinak agertzen. Sasi artetik kantuan ari dira txepetxak, eta ixkiñoxuak (eskinosoa) garrasika, basoan inor sartzen den aldiro. Okillak hasi dira habiak prestatzen. Ikusi ditugu okill berdia eta okill beltza Hernaniko basoetan, enbor ustelduetan gora eta behera; eta entzun, baso guztian aditzeko moduan, haien danbor hots ikaragarria. Ikusi ditugu, eta entzun, horiek ere hegan, haien krikrikri tonu altuko kantuarekin, bikotearekin ari baitira jada haien kumeak izango direnen habiak prestatzen. Basopeak ematen du aukera, hainbat txori behatZeko. Mikelete txoriyak (erregetxoak), txapela gorriko txori txiki eta ederrak hasi dira adarrez adar dantzari, eta garrapoak eta arrastalluak (gerri-txoriak) enborretan gora eta behera, hazi txikiak enborretan gordetzen, eta elikagaia hartzen. Txortintxak (txonta arruntak), arbolaz arbola dabiltza. Munduko hegazti ugariena, ezezaguna da egun askoren begietara…
Ikusi ez, ziur asko, baIna egunez aurkituko ditugu, gaueko piztiyen arrastoak basopean. Enborren ipurdietan ikusten dira maiz basurdeek utzitako markak, eta hesietan, haiek pasatzeko erabiltzen duten eremuetan, biDean utzitako ileak ere. Eremu putzuetan lokazten dira basurdeak, eta muturrarekin lurra harrotu. Izan ere, egunez aurki ditzakegu, gauean gure basoetan ibiltzen diren jinetia, lepatxuiya (lepazuria), basakatua, kortzua (orkatza), axaya (azeria), azkonarra eta pototxaren (ipurtatsa) arrastoak, oinatza moduan, edota eremua markatzeko erabiltzen dituzten gorotzekin.
Basotik kanpo ere bada nora begiratu
Apirilean sartu gara, eta espezie asko ugal garai betean sartU dira. Ez da komeni, beraz, bideetatik asko aldentzea, edota uju batean ibiltzea mendian gora eta behera. Are gutxiago, zakurrak askE eramatea, azken aldian Zepadiko putzu inguruan (Epele errekan) ikusi dugun bezala, non zakurrak bertan ugaltzen ari ziren hegazti batzuen atzetik segika ikusi ditugun. Non eta Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan…
Nahikoa da arrautzak jarri dituzten animalia batzuk euren zikloko momentu garrantzitsu honetan aztoratzea, haien habia utzi eta etorkizuneko kumeak ez jaiotzeko.
Basopeko pistak edota bidezidorrak jarraituz, edota baserri eremuetako zelaien bazterrak behatuz ikusiko ditugu apiriLean euren urteko momenturik ederrenean dauden beste animalia batzuk: narrastiak. Datozen bi hilabeteetan lahar azpietan, edota horma zaharren artetik aterako dira euren traje ederrenarekin muskarrak (musker berdea). Suangillak hasi ziren lehenbizi, euren gorputz txikiekin negu amaierako eguzki izpiak jasotzen. Orain, arrautzak jartzen hasiko dira, horma arteko zirrikitu, edota harripeetan. Muskarrak ikusteko, ordea, apirila-maiatza inguruko egunak izango zaizkigu aproposak. Sasi inguruetan begia zorroztu, eta ikusiko ditugu eguzkiak ondo jotzen duen momentuetan, baina ez bero gehiegi egiten duenetan. Inguruan izango dituzte, agian, subegorriyak, sugeen artean goiztiarrenak. Horiek martxoan hasten baitira, tenperaturak fresko samarrak diren egunetan ere euren ezkutalekuetatik aterAtzen.
Sugeen artean, ordea, pozoirik gabekoak ere aurkituko ditugu (gainontzekoak): basopean izango dira subebeltza (eskulapioren sugea), eta zelai artean sube lepatxuiya eta subenabarra, euren mugimendu lasaiekin, ugaztun txikiak, ingelak eta jakia non aurkituko. Izan ere, ingela berdia esnatu baita, eta horren berri ematen digu Zepadiko putzua bisitatuz gero. Eguzkitan gozo daude, marrakaz, kri-kra, kri-kra, isilik egoten eta entzuten dakien pertsonaren gozamenerako.
Mila kolorez ari da estaltzen gure ingurua, eta oraintxe dozenaka dira loretan dauden edota jartzekotan diren landareak: txikori karduak, Enara-loriak, praintzibelarrak...
Larreetan eta sagastietan bada zer begiratua
Belazeak loratu dira ederrean. Mila kolorez ari da estaltzen gure ingurua, eta oraintxe dozenaka dira loretan dauden edota jartzeKotan diren landareak. Enara-loriak, praintzibelarrak, txikori karduak, kirkirloriak… Horien bila atera dira jada hainbat tximeleta espezie, eta horiekin batera, erle, erlastar eta gainontzeko polinizatzaileak. Zelaian entzuten hasi gara tip-tip soinua. Karnabak dira. Talde txikitan mugitzen dira landarez landare, jateko hazien bila, haien hegaldi bitxiekin.
Sagastien azpialdean ezkutatuko da, esaterako, zelai inguruan betiere ziraba (zirauna), eta haren atzetik, metaren puntetan ikusi omen izan dituzte garai batean kukuak, haiek jateko asmoz. Buxtanluxiak ere multzoan mugituko dira, bata bestearen atzetik, horiek adarrez adar, eta egingo dituzte, egun jada egiten badituzte, goroldio zuriz osaturiko habiak sagarrondoan. Sansandoyak (antzandobia) desagertu ziren gehienak gure sagastietatik, baina bailarako haietan topatuko ditugu beste hainbat hegazti eder, oraindik ere ikusiko ditugunak adi egonez gero: txiyuak, kaxkourdinak (amilotx urdinak), pinpinak (eulitxoriak) eta txirrisklaren (txirriskala) bat bere kantu elektrikoarekin.
Naturaren egutegiak, ordea, oraindik gordeta digu une garrantzitsu bat, maiatza hasieran bete ohi dena. Izan ere, sorbeltzak Afrika urrunetik etortzen dira garai horretan. Enaren etorreraren ostean, urteko data garrantzitsua izan ohi da. Sorbeltzek adierazten digute udaberria aurrera doala.
Non jarri fokua
Behatzea, arreta jartzea eta gozatuz ikastea izan daiteke praktika ona gure inguruaz gOzatzeko. Urumea bailaran dugun aberastasuna ez dugulako leku askotan aurkituko, are gutxiago herritik horren gertu.
Belaunaldiz belaunaldi igaro den ezagutzaren haria ez da eten oraindik, eta hala izan dadila. Izan ere, gure bailarako ahozko ondarearen eta kulturaren parte diren hainbat esamolde, kondaira eta abesti, inguratzen gaituen paisaia honetatik ateratakoak dira. Urumea bailarako gizartearen memoriaren parte bizia.
Orain Urumeako bailaran aurkitzen ditugun herriak ez lirateke hor egongo, eta ez lukete duten kultura ondarea edukiko, Urumea bailarak dituen ezaugarriengatik ez balitz. Bertako paisaiarekin batera sortu den hiztegiak, esamoldeek eta kondairek ematen baitiote nortasuna bailarari, eta aberasten baitute Euskal Herriko kultura ondarea. Herri hauek ezin direlako ulertu inguratzen dituen paisaiarik gabe, murgildu gaitezen eta goza dezagun bailaraz, betiere errespetua aurretik jarrita.