Kontrabirusa

Erabiltzailearen aurpegia Ion Azpiazu Goñi 2020ko api. 1a, 00:00

Gurea bezalako mundu batean, dena azkarregi dijoan eta atsedenik ez dagoen honetan, estresa ez zaio inori arrotz egiten. Ohituta gaude orain urte batzuk pentsaezina zen erritmo batean bizitzen, eta, gainera, pixkanaka kalte egiten digu, horren jakitun guztiz izan gabe.

Niretzako, Moncayon eguneroko errutinatik atera daiteke, eta benetan atseden hartu, ez itxuraz.

Guztiz ulergarria den erabakia; baina denak ez du txuria edo beltza izan behar. Hain zuzen, gure burua eta gorputza entzuten ikasi behar dugu, eta aldi bakoitzean behar duten hori ematen.

Batzuetan, benetan behar duguna atsedena da, gure buruarekin topo egiteko eta egunez eguneko zoramen hori ahazteko leku baketsu bat.

Hain zuzen, hortik sortu zen landa turismoa: banoa herrira. Hiri haundietatik urrundu, eta gure jatorriarekin, naturarekin, berriro elkartzeko behar hori. Badira oraindik gutxi esploratutako txokoak, aipatutako deskonexio esperientzia hori bizitzeko.

Deskonexio hori ezinbestekoa da, batez ere, beste pertsona batekin gurutzatzea ia atrebentzia bihurtu den garai zail hauetan.

Norberari burbuila baten moduan aplikatutako deskonexio horrek laguntzen du, neurri haundi batean, GUZTIOI eragiten digun txar honen ondorioak gutxitzen, batzuei, beste batzuei baino modu bereziago batean.

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!