Inma Noble Goikoetxea
Naiararen gutuna irakurtzen ari naizela malkoak sentitu ditut begietan behera. Izan ere, oso gogorra izaten ari da senideontzat gure xaharrak ikusi ezin hau, besarkatu ezin hau, maitasunetik gehien behar duten adinean adinean sartuta dauden unetik. Baina haiek adina behar dugu guk ere haien igurtzia, haien begirada samurra ,zinez ematen diguten esker on guztia.
Baina Naiararen hitzak irakurrita lasaitasun oparo batek hartu dit barrua, arindu egin dit ezinegona eta tristura, zeinen esku onetan dauden ikusita. Jakinda Zaharren Egoitzako langileak ahal duten guztia egiten ari direla, bihotz osoa horretan jarrita, eskerrak ematea baino ez zait geratzen, zuekin gaudela esateko, gure senideak zaindu bakarrik ez, haiengandik urrun egonbeharrean gaudenon kezkak ere lasaitzen dakizuelako.Gora Zuek!