Ohar honen bitartez adierazi nahi duguna da, gaur egun aurkitzen garen egoera dela eta, martxoaren 26rako Hego Euskal Herriko bigarren hezkuntza eta lanbide heziketako zentroetan eta unibertsitateetan deitu genuen ikasle greba bertan behera uztea erabaki genuela: COVID-19 dela eta aplikatu diren neurriak direla medio, greba behar den bezala egiteko inolako baldintzarik ez zegoelako. Beraz, martxoaren 26ko ikasle greba deialdia bertan behera uztera behartuta aurkitu ginen.
Hala ere, hau ez da hemen amaitzen, nahiz eta gure jardun politikoa aurrera eramateko zailtasunak eduki, militante sozialiston egin beharra da egun aurkitzen garen egoeraren aurrean arduraz jokatzea eta momentuak eskatzen duen heldutasunez erantzutea.
COVID-19 dela eta, krisi egoera larria eta ezohikoa bizi dugu. Birusaren hedapenak mundu mailako osasun larrialdi egoera sortu du, milaka hildako eta kutsatu utziz herrialde askotan. Garrantzitsua da egoera honetan mediku eta osasun adituen irizpide eta gomendioak kontuan hartzea eta hartzen diren neurri guzti hauei erantzutea.
Dena den, egoeraren larritasuna ez da horretara mugatzen. Honekin batera goi burgesiaren ofentsiba politikoa etorri da. Alarma egoeraren atzean, salbuespen egoera ezkutatzen da eta banketxe eta enpresari handiak dira salbuespen egoera hori arautzen ari direnak.
Honi erantzuten dio, osasun adituen gomendioei muzin eginez langile asko behartuak egotera lanera joatea produkzioa gera ez dadin, nahiz eta haien buruak arriskuan jarri joaten diren bakoitzean, hau eman daitezkeen askotariko adibide bat besterik ez da.
Burgesiak beraien interesak langileriaren bizitzen aurretik jartzen duela beste behin argi geratu da eta honen aurrean langileriaren antolakuntza da aurre egiteko bide bakarra. BURGESIAREN OFENTSIBA GELDITU