Erreportajeak

«Oraingoz nahi duguna da harrobia landu eta jende gaztea erakarri»

Erabiltzailearen aurpegia Lide Rekondo Urkia 2015ko eka. 23a, 02:00

San Joan jaiak hernaniar batentzat bereziak dira beti, baina zer sentitzen da txupinazoaren parte izango zarenean?
Ez dakit zer sentituko dudan momentu horretan, baina esan zigutenean txupinazoa bota behar genuela poza sentitu nuen. Azken finean, jaietako ekitaldi garrantzi­tsu­e­netako bat da, eta, betiere, zu horren protago­nista izatea pozgarria da.

Nork eman zizuen berria?
Bilera batean atera zen Jai Ba­tzordean gure hautagaitza aur­keztuko zela. Horregatik, egia esan, ez zen notizi be­re­zia izan, aurretik bagene­kie­lako.

Nor izango da Arraun Elkarteko ordezkaria Udaletxeko balkoian?
Aurten urte garrantzitsua da berrogehita hamar urte egin ditugulako, baina, baita ere, lehenengo aldiz emaku­meen trainerua aterako dugulako. Orduan, ez dakigu seguru zeinek piztuko duen suziria; badakiguna da han egongo garenak nesken traineru­koak izango garela, batez ere, baina baita taldeko gazteenak ere. 

Ba al dakizue nola izango den San Joan bezperako egun hau?
Hasieran harrera bat izaten da udaletxean eta han ome­naldi txiki bat egiten dute. Gero txupinazoaren mo­men­tua izaten da: balkoira atera, txupinazoa bota, hiru hitz esan eta banderak igotzen diren momentua. Hortik au­rrera, ez dakigu zer pasatzen den. Guk, gure aldetik, ez dugu ezer berezirik prestatu egun horretarako. 

Dena den, ez da aurten ospatzeko duzuen bakarra: lehen aipatutako 50.urteurrena, ‘Maialen’ trainerua, egoitza berriaren inaugurazioa... Urte ona izan duzue, ezta?
Oraintxe hasi gara gauza hauekin, orain arte presta­kun­tzak izan dira, eta urte­urrenari ez diogu garrantzia gehiegirik eman inaugu­ra­zioa iritsi den arte. Urtea, ez dakit, baina uda honek bai daukala guretzako xarma berezi bat. Urte hau izango da dena markatuko duena. 

Orduan, hemendik aurrera zein dira zuen erronkak Arraun Elkarte bezala?
Oraingoz nahi duguna da ha­rrobia landu eta jende gaztea erakarri. Badakigu zaila dela, baina saiatzen ari gara jen­dea­rengana iristen eta he­rrian ikusi dadila arraun el­kar­tea dagoela eta etor­kizun pixka bat badaukagula. 

Bukatzeko, ze mezu helar­a­zi nahi diezu hernaniarrei gaur hasten diren San Joanen inguruan?
Ondo pasatzeko, herria zaintzeko, parte hartzaileak izateko festetan eta 27an ja­rriko dugun postura etortzeko pintxoak jatera eta kamixetak erostera. n

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!