Erreportajeak

«Jendeak baloratzen du 25 urtez ekintza bat herrian bertan eta herriko jendearekin egin izana»

Erabiltzailearen aurpegia Lide Rekondo Urkia 2015ko eka. 23a, 02:00

25. Urteurrena ospatzen duzue aurten eta, gainera, borobiltzeko, txupinazoa botako duzue. Pozik?
Bai, oso pozik. Edozein her­naniarrentzat festei hasiera ematea polita da, ezta? Eta ez hori bakarrik, 25 ur­teko ibil­bidea borobiltzea ere bada. 

Zergatik aukeratu ote zaituzte Jai Batzordeak?
Agian, jendeak baloratzen duelako 25 urtez ekintza bat herrian bertan eta herriko jendearekin egin izana. Gainera, parte hartzen dugu he­rrian egiten diren ekintze­tan, Gabonetan, Santa Age­dan, San Joanetan... beti egon gara herriko gauzetan. 

Nork ordezkatuko du Kantuz udaletxeko balkoian?
Oraindik ez dugu hitz egin. Esan digute nahi dugun guz­tiok joan gaitezkeela, baina nolabait antolatu behar du­guna dela: nork igoko du­en ikurriña, nork botako duen etxe­feroa, nork esango duen zerbait... eta hori arraunla­rie­kin hitz egin beharko du­gula. Uste dugu momentuan bertan erabakiko dugula; seguruenik ilusio gehien egiten dionak egingo du.

Eta, bestela, talde bezala San Joanetan zerbait berezia egiteko intentziorik ba al duzue?
Bai, ekainak 23 arratsaldean beti kontzertua ematen dugu Ozenkirekin batera. Egun be­rean, 25 urte hauetan, beti afal­tzera joan izan gara el­karrekin, eta horrelako ohi­turak ez dira aldatu behar. 

Ekintza dezente egin dituzue 25. Urteurrena ospatzeko, ezta?
Bai, ikasturte potentea izan da, dena berezia izan delako. Ekintzetatik borobilena, gure ustez, Kantuz Eguna izan da, gure eguna ospatzeko maia­tzean emandako kontzertua. Gainera, urteurrena ospa­tze­ko kruzero bat ere egin dug­u. 

Etorkizunerako erronka berririk bai?
Datorren ikasturtera begira, interkanbioak egiteko asmoa daukagu: Donostiako abes­batza batekin, Zarautzeko bes­te batekin... Eta gus­ta­tuko litzaiguke nazioarteko interkanbio bat ere egitea, baina oraindik ez daukagu ezer zehaztuta. 

Zer esango zeniekete hernaniarrei gaur hasten diren San Joanei begira?
Ondo pasatzeko, antolatzen diren gauzetan parte hartzeko eta txupinazora joateko. Horrez gain ere, adin guztietako jendea animatzen dugu gurera: giro oso ona dago eta ez da bakarrik kantatzea, hortik kanpo ere oso harreman polita daukagu eta oso ondo pasatzen dugu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!