Hernaniko Txistulari Bandak igandero eta jai egunetan goizeko 9,15-etan kaxkoan jotzen du.
Eguraldia kaxkarra, euria ari duenean, arkupetan.
Administratiboki taldearen izena GOIZETIK da.
Hernani Musika Eskola Publikoko (HME) txistulariekin batera tarteka (San Joan eguneko kontzertua, santa Zeziliakoa, txistularien topaketa...) aritzen dira.
Herriko jai nagusietan (San joanak, Iñauteriak) txistularien partaidetza festetan egunerokoa izaten da.
Banda izaera ( 8 partaide) 1979ko San Joanetan hartu zuen nahiz eta aurretik txistulari kopuru handiagoa izan.
Kontzertu berezia. Juan Jose Arregi omendua izango da. Txistu doinu ugari sortzaile izateagatik.Kontzertuan, aurrenko aldi haren doinuak joko ditugu piano eta biolinaren laguntzaz. Moldaketak R…