Handitzen, handitzen…

Erabiltzailearen aurpegia

Batzuei sail konkretu batean kanabera botatzea gustatzen za­ien arren, nik nahiago izaten dut  guztien artetik arrantza a­pur bat egitea, ikuspuntu zabalago bat izateko edo.

Sail ofiziala orokorrean ahula iruditu zait, erregularra, baina indar gutxikoa. Sail honek hori dau­ka, aurretik txukunenak diruditen lanek kale egiten dutela eta dantzara inork gonbidatzen ez zuen filmak jasotzen duela sa­ri preziatua.  Sendoenak, Han­dia,  El autor,  Pororoca erru­­maniarra  eta The Disaster artist iruditu zaizkit. Oso desberdinak, baina bakoitza bere eremuan ederki funtzionatzen dutenak.  Erne beraz Garaño eta Arregiren ekoizpenarekin zeresana eman dezakeelako sa­riak banatzeko orduan.

Baina ofizialaz gain, gehien disfrutatu ditudan hiru sailak aipatu nahi nituzke, bertan topatu ditudalako aurtengo harribitxi distiratsuenak.  Dis­tiraz ari naizela,  Perlak taldekoekin hasiko naiz. Hemen,  urtean zehar munduko jaialdi desberdinetan sarituak izan diren filmak biltzen dituzte.  Gehienak oso interesgarriak iru­ditu zaizkidan arren, sarkasmoz eta zinismoz beteriko gidoi bikaina duen Martin McDonagh-en Three Billboards Outside Ebbing eta Darren Aro­nofsky zuzendariaren Mother, proposamen erradikal baina era berean zoragarria; gorro­tatu nahi, baina zeharo maitemindu nauena, anarkia pantailaz jabetu eta esperientzia zinematografiko harrigarria eskainiz.  Eta  Just la garde fran­­tziarra izan dira botere­tsuenak. Honen azken minutuekin gainera, jaialdi osoko une beldurgarrienak bizitzeko aukera izan dut.  Zaintza konpartituaren eta biolentzia ma­txistaren inguruko hausnarketa gupidagabe eta basati hau,  ileak puntan jartzeko gai izan da. Hiru filmak,  zinemaldik at ere,  urteko film onenen artean kokatuko nituzke.

Zabaltegi–Tabakalera,  eta urteen poderioz geroz eta indar gehiago hartzen ari den Zine­mira izan dira gehien go­zatu ditudan beste biak.  Lehenen­goa, urteko zinema proposamen ezohikoenei zabaldutako lehiazko saila izaten da; atal honetan ez dago arau formalik, ezta gai-mugarik ere. Onerako ala txarrerako, inor epez uzten ez duten film horietakoak izaten dira. Horren eredu nabarmena, The Square proposamen suntsitzailea. Gorrotatu ala mai­tatu bakarrik egin dezakezun horietakoa. Hori da, Cannes zinema jaialdian Urrezko Palmorria irabazi zuen  ekoizpen bikain honekin, Ru­ben Östlund zuzendari sue­diarrak nirekin lortu duena, erabat liluratzea. Ezin dut ekoizpen hau burutik kendu.  

Gehien disfrutatu ditudan hiru sailak aipatu nahi nituzke, bertan topatu ditudalako aurtengo harribitxi distiratsuenak.

Eta nola ez, urteko dokumental deskribaezinena Mu­chos hijos, un mono y un castillo espainiarra. Lan dibertigarri, ero, sinestezin eta surrealista honen protagonista absolutua, karisma harrigarria du­en Julita dugu.  Abia­pun­tua­ren metxa, be­tidanik izan ditu­en hiru ametsei buruz hizketan has­ten denean pizten da. Se­me-alaba asko, tximu bat eta gaz­telu bat. Horra hor umetatik izan dituen hiru ametsak. Sines­tezina dirudien arren, hirurak betetzen dira.

Eta azkenik jakina ‘gure’ saila, Zinemira, euskal ekoizpeni eskainitako tartea. Film luze bat, dokumental bat, eta bi film labur izan dira gehien ha­rritu  nauten proposamenak.  Fikzi­oari dagokionez Iñigo Garcia-ren Bi Txirula; orain bi urte, Pikadero filmarekin gertatu zaidan antzeko zerbait sen­titu dut. Alegia, zerbait desberdina ikusi dudala, baina batez ere, arriskatzera jokatzen duten horietakoa da. Bizirauteko egin beharrekoaz eta bestelako mun­du baten aukeraz hausnartzeko bidaia bat, baina txalotzeko moduko era batean kontatua. Doku­mentala, aldiz, Elkarrekin-together interesgarri eta polita. Euskal arkeologo talde batek,  AEBetako uharte batera eginiko espedizio bat azaltzen du. Bertan esperoko ez dituzten aztarna eta istorioak topatzeko intentzioz. Bi kultura ezberdinetako herritarren arteko lankidetza istorio bat, hain zuzen. ‘Elkarrekin jardunez gero zer egitera iritsi gaitezke?’ Galdera horri erantzun nahian jarriko dira ikusleak. Eta  azkenik, istorioak denbora tarte txikietan kontatzea gustatzen zaien horien munduan sartu naiz. Kimuak katalogoaren ba­rruan aukeraturiko bi film la­burrekin. Lehena, Koldo Al­man­­dozen Plagan, txuri-beltz perfektu eta txukun batean grabatua, plano finkoez hornitua eta tartekatzen doazen iru­di oso esanguratsuez osatua, XXI. mendeko izurrite baten inguruko  gogoeta. Eta bigarren, Andres Daniel Sainz do­nos­tiarraren For the good times, Kris Kristoffersonen abestiari erreferentzia egiten dion laburmetrai honek, familian esaten ez diren gauzei buruz dihardu.

Ikusten duzue, beraz, denetik eta denentzat eginiko jaialdia izan dela. Emozioz eta sentimenduz beteriko errusiar men­di batean bidaia, gora eta behera. Dena den, sail desberdinetan kanabera botatzen ibili naizela bai, baina oraindik busti gabe. Gaur sari preziatu­ak gaur banatzen direla aprobetxatuz apusturako tartetxo batekin amaituko dut, orduan. Urrezko maskorra eramateko nire bi faboritoak: Euskal zinema geroz eta gehiago Han­ditzen ari diren Garaño eta Arregiren lan berria eta ha­sieran aipaturiko Pororoca.