Hitzaldia gaur Biterin, Irati Zuriarrainek

Julen Borreguero Fernandorena

Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta Biterin dagoen erakusketako edukian sakonduko du. 

 

'Gerrako haurrak, erbesteko haurrak: Hernaniko kasua' hitzaldia eskainiko du gaur, Biterin, Aranzadi Zientzia Elkarteko Irati Zuriarrain historialariak. 19:00etan hasiko da, eta 'Hernani Oroimena, 2026. 90 urte: ahanzturatik memoriara' zikloaren barnean dago. Gerra Zibilean erbestetutako haur hernaniarren ehunka kasu identifikatu ditu, eta haien bizitzaz ariko da.

Zuriarrain, 'Hernani 1936-1959. Biolentzia, errepresioa eta giza eskubideen zapalketa Gerra Zibilean eta lehen frankismoan' liburuaren egilea da, 2025ean Udalak aurkeztu zuena. Hori egiteko bildutako edukiarekin 'Hernaniko haurrak erbestean' erakusketa antolatu du (Biterin ikusgai larunbatera arte, irailak 26). Honen harira hitz egingo du gaurkoan ere, erakusketako edukian sakonduz.

Udaletxean 'Hernani 1931-1936, Errepublika garaia' hitzaldia eskainiko du Urko Apaolaza historialariak, urriaren 7an, 19:00etan. Eta hilerrian omenaldia izango da, urriaren 18an, 12:00etan. Argi-horma eskulturaren aurrean oroituko dituzte 1936an Hernanin fusilatutako eta desagertutako pertsonak.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!