Gaur emango zaio hasiera udako denboraldiari, Igerileku Irekietako ateak zabalduz. Irailaren 11ra arte, 10:00etatik 20:30etara arte izango dira zabalik igerilekuak. Bestalde, edukieraren bi heren (1.000 lagun) egongo dira erreserbatuta abonatuentzako, eta egunero salgai jarriko den sarrera kopurua mugatua izango da. Uretako gehieneko edukiera 500 lagunekoa izango da, aldi berean.