Astelehenean hasiko da Igerileku Irekietarako abonamendu epea

Julen Borreguero Fernandorena 2026ko maiatzaren 9a

Astelehenean irekiko da Igerileku Irekietan abonatzeko epea.

Online egin ahal izango da, eta kiroldegian bertan presentzialki ere; maiatzaren 18tik aurrera bigarren hau.

 

Aurtengo udarako Udal Jolas Igerileku Irekietarako abonamenduak burutzeko epea astelehenean hasiko da. Online egin ahal izango dira abonamenduak, https://labur.eus/50utagqx webgunean, eta maiatzaren 18tik aurrera, kiroldegian bertan egiteko aukera ere izango da, bulegoan edo harreran. Abonatu txartelaz gain, eguneko sarrera ere erabiltzeko aukera izango da, egun berean edo bezperan erosita.

Prezioei dagokienez, Hernaniko eta Astigarragako kiroldegietako abonatuek tarifa bereziak izango dituzte: familiarra 84,73 euro, banakakoa 56,08 euro, eta adin txikikoena 37,05 euro. Gainontzekoentzat honakoak dira: familiarra 168,40 euro, banakakoa 110,87 euro, eta adin txikikoena 67,29 euro.

Tasa murrizketa eskatu daiteke, maiatzaren 18tik 31ra. Aurten, bestalde, astebete luzatuko da denboraldia, irailaren 13ra arte. Instalazioen edukiera 1.500 lagunekoa da, eta horietatik 1.000 erreserbatuko dira abonatuentzat. Uneoro okupazioaren berri izateko aukera dago, kirola.hernani.eus webgunean.

 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!