Alkate berria kantari eta Kaxkoa dantzan, Karmen Jaien berotasunean

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 17a, 00:00

Ricardo Ramos Kaxkoko alkate berria, 'Mi viejo San Juan' abestia kantatzen, Koro Loyarte, Nekane Azkue eta Juan Bautista Biurrarena ondoan dituela, atzo egin zieten omenaldian.

Giro ederrean ospatu zituzten Kaxkoko festak atzo, eta hunkigarria izan zen eguerdiko omenaldia.

Eguzkiak gogotik jo ez balu ere, berotasuna izango zen protagonista atzokoan, Kaxkoko Karmen Jaietan. Bereziki hunkigarria izan zen eguerdiko omenaldia, Andre kaleko 22an. Ricardo Ramos izendatu zuten Kaxkoko alkate berria, Nekane Azkueren eskutik makila jasota. Zenbait abesti eskaini zizkioten bere abesbatzakideek, eta halaxe erantzun zien berak ere, esker onez: 'Mi viejo San Juan' kantatu zuen, bakarka. Juan Bautista Biurrarena eta Cecilio Jauregui ere omendu zituzten ekitaldian; Jaureguiren kasuan, Koro Loyartek jaso zuen aitortza, senarra zenaren izenean. Kaxkoa hunkitu eta dantzan jarri zuen omenaldiak, eta ederra izan zen festa hortik aurrera: herri bazkari jendetsua, karta jokoak, esku pelota partidu ederrak, sardin jatea...

Erlazionatuak

Karmen Jaiak 2025

Kronika - Erredakzioa uzt 16, 12:55 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!