Iruditan

Karmen Jaiak 2025

Kronika - Erredakzioa 2025ko uzt. 16a, 12:55

Giro jolasti eta umoretsuarekin hasi dira festak Hernaniko Kaxkoan, eta omenaldi goxoa egin diete Ricardo Ramos auzoko alkate berriari, Juan Bautista Biurrarenari, eta Cecilio Jauregui zenari, Koro Loyarte bere alargunaren eskutik. Hunkituta jaso dute aitortza hiruek, baina festarako gogoa ere erakutsi dute: Ricardo Ramosek 'En mi viejo San Juan' abestia kantatu du bakar-bakarrik, bere abesbatzakideen gonbiteari muzin egin gabe. Hortaz, modurik onenean hasi dira aurtengo Karmenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!