Santa Barbara bitarteko 14 geldialdietan, Don Manuel apaizak Nazareteko Jesusen bizitzako azken orduak kontatu zituen. 12garren geldialdian, Jesus hil zutenekoan, parrokoak dei berezia egin zuen: “Gogoratzen dut orain urte batzuk, hemen bertan nola esan nuen eskubira dagoen herri honek [Hernanik] nazka ematen zidala gorrotoz betea zegoelako”. Motibo ezberdinengatik hilerrian zeudenen aipua eginda, Don Manuelek “benetako adiskidetasuna” eta “fraternitatea”, lortzeko gauza izateko eskatu zien Gurutzbidean zijoaztenei.