Erreportajeak

Orbegozo fabrikaren historia ahaztezina kaleratu zuen San Joan Konpartsak

Kronika - Erredakzioa 2024ko abe. 22a, 14:36

Bero itogarria izaten zen laminatzen zuten guneetan.

XX. mendeko Hernaniren historian leku berezia du 1952an sortu zen lantegiak. 40 urtetan milaka langile pasa ziren bertatik, eta Hernaniko ekonomian eta bizitzan eragin haundia izan zuen, 1993 urtean itxi zen arte.

San Joan Konpartsak Orbegozo fabrika aukeratu zuen gai bezala aurtengo antzerkirako. Gazteek agian ez dakite, baina Hernaniko haundiena izan zen 20garren mendean, eta herriarentzat oso garrantzitsua ikuspuntu ezberdinetatik begiratuz gero. Bere historia, Hernaniko historiaren zati esanguratsua da, bertatik 4.000 langile inguru pasa baitziren 40 urte luzeko ibilbidean. «Urte batzuetan, aldi berean 1.500 langile izatera iritsi zen». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!