Eguneko bertsoa

Fusilamenduei

Kronika - Erredakzioa 2024ko urr. 21a, 08:23

Gaurko bertsoa Aingeru Otxotorena hernaniarrarena da. '1936ko udazkenean Hernanin izandako fusilamenduei bertsoak gaurko ikuspegitik' sorta helarazi zuen Kronikara, eta bertako ale bat hautatu dugu. Sorta osoa hemen irakurri daiteke. 

Askatasuna zerbait bada benetan
Jarraitu beharko da haren esketan
Ez baita lortu
Nahiz eskatzen duena zigortu
Nahiz zaila izan
Esan ziguten ahaztu genitzan
Baina halere
Ez ahaztu ezta barkatu ere

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!