Doinua: Maite bat maitatzen det maitagarria.
Efemeride txar bat dela medio
Bertso batzuk jartzeak nahiz ez balio
Handirik izan
Lehendik ere esan den gisan
Oroimen hitzez
Lurpean dauden berrehun bizitzez
Ez naiz ezbaiti:
Memoria borrokan eraiki.
Hogeita hamaseiko udazkenean
Hostoak nahi baino lehen jausi zirean
Gure herrian
Zaharra zen aginte berrian
Faxisten tropa
Haiek aritu ziren tiroka
Kanposantuan
Ta orain daude parlamentuan
Faxismoak aurpegi gehiegi ditu
Leku bakar batean ezin kabitu
Eta gurean
Gutxi espero genuenean
Agertu dira
Pankarta arrazistei begira
Ezin da uka
Eta bi lauburuz lagunduta.
Askatasuna zerbait bada benetan
Jarraitu beharko da haren esketan
Ez baita lortu
Nahiz eskatzen duena zigortu
Nahiz zaila izan
Esan ziguten ahaztu genitzan
Baina halere
Ez ahaztu ezta barkatu ere
Zer da ba justizia zer da oroitza?
Deus ez bada kokatzen non den bakoitza
Bi alde daude
Berdin gazte, heldu zein agure
Bada zer egin
Gertatu zena ahaztu ez dedin
Lehengo garaiak…
Baina _hemen jaraitzen du etsaiak.
Aingeru Otxotorena Uralde