Giro ederra igandean, Osiñagako Azokan

Kronika - Erredakzioa 2023ko aza. 7a, 00:00

Bertako produktuek arrakasta izan zuten, igandeko azokan.

Eguraldia lagun izan zuten igandean Osiñaga auzoko ekoizleek, eta giro paregabea sortu zen Udazkeneko Azokaren estreinako edizioan. Itxas-Buruko parkinean izan zen azoka, eta bete-betean asmatu zuten, herritar ugari bertaratu baitziren bertara, ekoizleen postuetan gustuko produktuak bilatu, eta goizaz gozatzera. Guztira lau postu jarri zituzten azokan, auzoko sei ekoizleren produktuekin: Lurrarekiko Harremana, Perrapa baserria, Arriatzu baserria, Zatika diseinuak, Telleria haragiak eta Txintxuenea. Hori horrela, denetik izan zen eskuragarri azokan: haragia, gazta, barazkiak, bitxiak... Sagardoa edan eta pintxoak jan bitartean, Kimetz Oiñederrak erakustaldi ederra eskaini zuen, eta jarraian, Andoni Mujika 'Anatx', Iker Ormazabal 'Tturko' eta Eñaut Martikorena bertsolariek eman zioten amaiera goizeko giro ederrari.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!