Ondo aukeratuta zeukaten eguna Osiñaga auzoko ekoizleek, Udazkeneko Azokaren estreinako edizioa egiteko. Gaur jarri dute azoka Itxas-Buruko parkinean, eta bete-betean asmatu dute: eguraldi ederrak lagunduta, jende asko gerturatu da bertara, ekoizleen postuetan gustuko produktuak bilatu, eta sagardoaz, pintxoez, bertsoez eta herri kirolez gozatzera. Giro ederra izan da nagusi, goiz osoan zehar.