Beste istripu bat izan da A-15 errepidean, Hernani parean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 15:45

Akarregiko irteeraren ondoan gertatu da istripua.

Arratsaldeko 14:15ak aldera gertatu da, Akarregiko irteeraren parean. Errei bat itxita dago, eta auto ilara luzea dago oraindik.

Ezbehar bat baino gehiago eragin du euriak gaur, A-15 errepidean, Urumea bailaran. Goizean Astigarraga parean izan du istripua kotxe batek, eta arratsaldeko lehenengo orduan, beste istripu bat gertatu da Hernani parean. Donostiarako noranzkoan izan da, Akarregiko irteeraren ondoan, 14:15ak aldera. Dirudienez, furgoneta batek eta kotxe batek egin dute talka. Furgoneta errepidetik atera dute, baina kotxea orain ari da grua tokitik kentzen. Hori horrela, ezkerreko erreia itxita dago, eta trafikoa motel dijoa. Auto ilara luzea eragiten ari da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!