Istripua izan da gaur goizean A-15 errepidean, Astigarraga parean

Kronika - Erredakzioa 2023ko urt. 9a, 11:51

Martindegiko irteeraren aurretik izan du istripua kotxeak. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak

Kotxe batek istripua izan du, eta harrapatuta geratu den pertsona bat atera behar izan dute, zaurituta.

Istripua izan da gaur goizean, 09:15ak aldera, A-15 errepidean, Astigarraga parean. Donostiatik Hernanirako noranzkoan gertatu da ezbeharra, Martindegiko irteera baino lehen. Kotxe batek istripua izan du, eta suhiltzaileek pertsona bat atera behar izan dute, barruan harrapatuta geratu baita. Bertan izan dira Ertzaintza eta anbulantzia ere, zauritutako pertsona artatzeko.

Istripuaren ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta auto ilara luzeak sortu dira errepidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!