Portuko Jaietako argazki lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2022ko abu. 26a, 08:58

Parte hartu nahi dutenek, festetako argazkiak Kronikara bidali beharko dituzte astelehena baino lehen. Gehienez ere, hiru argazki aurkeztu daitezke: 'kronika@kronika.eus'. 

Gaur hasi dira San Juan Txikiak eta, festetako momentu ederrenak betiko izoztuta gelditzeko asmotan, argazki lehiaketa antolatu du Jai-Batzordeak. «Prestatu argazki-kamerak eta animatu parte hartzera!», bota dute mezua antolatzaileek.

Hiru argazki gehienez

Parte hartu nahi dutenek, datorren astelehenera arte, hilaren 29ra arte, izango dute horretarako aukera. Baldintza bakarra da partaide bakoitzak, gehienez ere, hiru proposamen bidali ditzakeela. JPG formatuan bidali beharko dituzte argazkiak, norberaren izen-abizenekin batera, kronika@kronika.eus helbide elektronikora. 

Sariei dagokienez, Jai-Batzordeak prest ditu dagoeneko irabazleentzako opariak. Torres Argazki Dendako bi sari izango dira, lehenengo bi argazki bozkatuentzat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!