Dena jokoan gaur, Oiartzunen

Kronika - Erredakzioa 2022ko eka. 19a, 00:00

Hitzordu seinalatua daukate Hernaniko pelotazaleek gaur, Oiartzunen: Herriarteko Txapelketaren semifinaletako bueltakoa jokatuko du Hernanik, 17:00etan hasita, joanekoan lortutako abantailari (2-1) eusteko asmoz. Bestalde, Hernanin, Berria Txapelketako bi semifinalak jokatuko dira gaur: Iruñeako Oberena eta Lazkaoko Lapke ariko dira 11:00etan; eta Ultzamako Buruzgain eta Tolosa 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!