Gabon hauetan ere tokikoa tokikoentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko abe. 11a, 00:00

Gabonak ate joka ditugun honetan, Berriak Ostalarien eta Merkatarien Elkarteak tokikoa eta bertakoa erosteko eta oparitzeko mezua luzatu die herritarrei. 

Herritik mugitu gabe, Hernanin bertan makina bat komertzio daudela azpimarratu dute. Bertan eros daitezke aurtengo opariak, eskaintza zabala baitute bertako denda guztietan. Gabon gauean, Eguberri Egunean, Urte Zahar Gauean edota Urte berri Egunean sukaldatzeko produktuak ere herrian eros daitezke: arraia, haragia, mariskoa, enbutidoa... denetarik dago aukeran. 

Gainera, herrian erosita, saltoki haundietara joan eta pilaketak saihestuko ditugula nabarmendu dute elkarteko arduradunek.

Betiko moduan, ziurtatu dute kalitatezko produktuak topatuko ditugula saltokietan.  Dendariek, noski, gertuko tratua eskainiko diete bertaratzen diren herritarrei, eta punta-puntako opariak erosteko eta urteko menurik goxoenak prestatzeko, beharrezkoak dituzten aholkuak ere emango dizkiete bezeroei.

Hori ez ezik, banaketa zerbitzuarekin, erosketak etxera eramateko aukera ere badagoela gogorarazi dute. Izan ere, Gabonetako erosketak egiteko ez dago etxetik ateratzeko beharrik. Gustukoen dugun dendara deitu, eskaera egin, eta banaketa zerbitzukoek eramango dute etxera. Beraz, gogoratu: aurten ere tokikoa tokikoentzat! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!