Euriteengatik itxitako hainbat gune irekita, berriro ere

Kronika - Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 11:01
Floridako tunela urez gainezka. Argazkia: Udaltzaingoa

Azken egunotako euriteak direla eta, herriko hainbat gune itxi egin behar izan zituzten eta, ondorioz, autoek eta oinezkoek ezin izan dute bertatik pasa. Hala ere, udaltzaingoak jakinarazi duenez, horietako batzuk erabilgarri daude dagoeneko: «Floridako tunela, Oztaraneko tunela eta Karabelgo parkea irekita daude berriz». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!