Herri burujabetza jardunaldiak ostiralean eta larunbatean, Iturolan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00

Hernani Burujabe herri proiektuaren barruan, hitzaldiak eta mahainguruak izango dira Iturolan, bi egunez. 

Hernani Burujabe herri proiektuaren barruan, Herri burujabetza jardunaldiak izango dira ostiralean eta larunbatean. Saio guztiak Iturolan izango dira, Hernaniko elkarlan sorgunean.

Denetarik landuko dute bi egunetan: besteak beste, moneta, energia, zaintza, elikadura, etxebizitza, eta beste asko. Ostiralean, Menpekotasuna vs. Burujabetza hitzaldi/mahaingurua izango da, arratsaldeko 18:30etan hasita. Hizlari lanetan arituko dira Gorka Martija Obserbvatorio de Multinacionales en América Latinako kidea (OMAL) eta Amaia Perez de Orozko ekonomia feministan aditua.

Larunbatean, berriz, goizetik hasita eguerdira arte egongo da zeregina. Hasierako ekitaldia 09:45etan izango da, eta segidan hasiko dira hitzaldiak, 10:00etan. Guztira, 50 minutuko hiru txanda egingo dituzte. Horietako bakoitzean, hiru hitzaldi izango dira, ordu berean, bakoitza areto batean. Egitaraua ikusteko: kronika.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!