Zure burua zaindu, maitatu eta gozatu

Musukoaren erabilerak aho-hortzen osasunean ondorioak ditu

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 16a, 00:00

Argazkia: U10 Hortz Klinika.
Maider Porrua Doktorea
 

Lehenik eta behin, garrantzitsua da SARS-CoV-2 birusa ahoan, sudurrean eta eztarrian kontzentrazio handian egon daitekeela adieraztea. Horregatik, higiene egokia izatea oso garrantzitsua da, bai gure osasunagatik bai koronabirusa uzkurtu eta ez zabaltzeko. Horretarako, zenbait aholku emango dizkizuegu: inoiz ez dugu hortzetako eskuila partekatu behar, estalita egon behar du beti; eta, ahal izanez gero, bereizita eduki.  Gutxienez, egunean hirutan garbitu behar ditugu hortzak, bakoitzarentzat egokiena den hortzetako pastarekin, baita hortzen arteko garbiketa sakonago bat egin ere (hortzetako eskuila bereziekin edo zetaz); azkenik, alkoholik gabeko enjuagearekin amaitu. Hortzen arteko espazioak, bakterientzako gordeleku ezin hobeak dira gaixotasunak agertzea errazten duelako (baita txantxarrak  eta gaixotasun periodontala ere).


Hiru hilabetero hortzetako eskuila aldatzea komeni da, lehenago higatua ikusten badugu edo arnas gaixotasuna (COVID-19, adibidez) jasan badugu.
Dentisten Kontseilu Nagusiak adierazi moduan, ez dago ebidentzia zientifikorik frogatzeko musukoa erabiltzeak ahoko patologia eragiten duela. Musukoaren erabilerak ez du toxikotasun gehiago eragiten, eta ez du oxigenoa gutxitzen. Hala ere, kontsultan maskara erabiltzeak aurretik zeuden patologiak agerian uzten dituela ikusten ari gara.


Maskara erabiltzeak itotze-sentsazioa eragiten du eta horrek ahoa irekitzea eragiten du oxigeno gehiago hartzeko; ondorioz, sudurreko arnasketa (egokiena dena) ahotik ahokora aldatzen da. Ahoko arnasketak, ahoko lurruntasun-sentsazioa emateaz gain, bakteriak metatzea errazten du. Horrek, halitosia (hats txarra) eragiten du (kontsultan ikusten dugun gehieneko kexa). Horrez gain, gingiba-inflamazioa eragiten duten gaixotasunak agertzea errazten du, baita txantxarra errazago agertzea ere.


Maskara erabiltzearen ondorio horiek guztiak saihesteko, lehenago azaldu dugun bezala, aho higiene egokia izateaz gain, ondorengo neurri hauek jarraitzea komenigarria da: musukoa 4 edo 5 orduro aldatzea; listuaren jariakina estimulatzea (elikagai gogorrak eta azukrerik gabekoak murtxikatuz); ur asko edatea; elikadura osasuntsua mantentzea  eta tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa saihestea.


Halaber, gogorarazi nahi dizuegu odontologoek diogula maskara ez dela aldaki bat.


Hurbildu hotz klinikara zure azterketa egitera, aho osasuna estetika baino gehiago da eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!