Are gehiago egin dute gora kasu positiboek, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 2a, 19:20

Hirugarren egunez, oso positibo kopurua altua izan du, eta pandemia osoko haundiena izan da, gainera: 65 positibo, azkeneko egunean.

Azken egunetako datuen joerari eutsi dio Hernanik gaurkoan, Covid-19 kasu positiboen gorakadarekin. Eta pandemia osoko kopururik haundiena izan du, gainera, beste koxka bat gora eginda: 65 positibo atzeman dituzte herrian, azkeneko egunean egindako probetan. Atzo azaldu zutenez, 300 proba ziren egitekoak, Hernaniko osasun zentroan.

65 horiekin, guztira 161 kasu positibo izan ditu Hernanik, azkeneko hiru egunetan; eta 175, azkeneko lau egunak hartuta: 14 izan ziren astearteko datuetan, 52 asteazkenekoetan, eta 44 atzo eman zituztenetan. Hori horrela, 939,18ra igo da intzidentzia-tasa, herrian. Euskal Autonomia Erkidego osoan, tasarik altuena daukan herria da Hernani, alde nabarmenarekin. Izan ere, beste herri bat bakarrik dago eremu gorrian, erkidego osoan: Zumaia, 498,63ko intzidentzia-tasarekin.

Azkeneko egunean, 406 kasu positibo atzeman dituzte EAEn; horietatik 170 Gipuzkoan, eta probintzia osoko %38a Hernanin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!