Osasun egoera aztertzeko bildu da Udala eta amaitzean, prentsaurrekoa emango du

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 1a, 09:21

Herenegun 52 positibo atzeman ziren Hernanin. Osasun egoerarekin kezkatuta, Udalak osasun mahaia deitu zuen atzo. Egoera aztertzen ari dira orain; eta 10:00etan, prentsaurrekoa emango dute.

Xabier Lertxundi alkateak osasun arloko Udal Mahaia deitu zuen atzo, gaur goizerako. Udal ordezkariak eta teknikariak osasun zentroko ordezkariekin biltzekoak ziren, baina Udalak jakinarazi duenez, «azken momentuan jakinarazita, Osasun Saileko ordezkariek ez dute parte hartu». 

Horren bueltan, Udalak adierazi berri du prentsaurrekoa izango dela 10:00etan, eta bertan azalduko dituztela bileran zehatutakoaren nondik norakoak.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!