Musikaren eta jolasen eskutik sartu da Hernani, urteko aste berezienean

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 21a, 00:00
Zapiak airera bota zituzten Dakapo abesbatzako kideek, emanaldiaren bukaeran.

Uretako jolasak eta pelota partiduak izan ziren kiroldegian, eta musika emanaldiak auzoetan, San Joanetako egitarau bereziaren preludio.

Aste berezia izango da gaur hasi dena, hernaniarrentzat. Ezingo dituzte ohiko moduan ospatu San Joanak, baina egitarau berezia prestatu dute asteazkenetik igandera, egun seinalatuez gozatu ahal izateko.


Eta horren preludio, hainbat jarduera izan dira asteburuan, urteroko preludiorik ere izan ez den arren. Kontzertu bereziari keinu bat egin nahi izan zioten herriko musikari eta abeslariek larunbatean: auzoz auzo ibili ziren Hernaniko Musika Banda eta Txistulari Banda; eta Portun eskaini zuten emanaldia Hernani Musika Eskolako akordeoi taldeak eta Dakapo abesbatzak.

Baina musikaren eskutik bakarrik ez, jolasen eta kirolen eskutik ere sartu da Hernani, urteko aste berezienean. Izan ere, uretako jolasak izan ziren kiroldegiko igerilekuan, eta Pelota Eskolako haurren erakustaldiak frontoian.

Asteazkenean, gainera, ale be­rezia argitaratuko du Kronikak, aurtengo ezohiko San Joan jaiei eskainitakoa.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!