Martindegi auzoko Senper Enea baserrian topatu zuten gizona, hilzorian

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 19a, 18:34

Joan den igandean hiru pertsona atxilotu zituzten Zikuñagan, 40 urteko gizon bat jipoitu eta hilzorian uzteagatik. Martindegi auzoko Senper Enea baserri abandonatuan aurkitu zuten biktima, ahoa estalita eta buruz behera. Biktima larriki gaixo dago ospitalean, UCIn. Delitugileak igandean atxilotu zituzten Zikuñagan. Denera, hiru izan dira: 51 eta 42 urteko bi gizon, eta 33 urteko emakume bat. Epaitzeko zain daude, ertzain-etxean.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!