Hiru pertsona atxilotu dituzte Hernanin hilketa saiakera egotzita

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 19a, 00:00
Hernaniko ertzain etxera eraman zituzten atxilotuak.

Gizon bat utzi zuten atzo etxe abandonatu batean. Biktimak lesio larriak zituen, jipoi baten zantzuekin. 

Hiru pertsona atxilotu zituzten atzo igandean Hernanin, hilketa saiakera bat egotzita, gizon bat etxe batean lotuta utzi eta jipoi baten zantzuekin lesio larriak zituelako.
Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez, bi lagunek eman zuten alarma-ahotsa, eta biktima etxebizitza abandonatu batean aurkitu zuten, Hernanin bertan. Gizona lotuta zegoen, buruz behera eta lesio larriekin.


Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren, baita anbulantzia bat ere. Anbulantzia horretako osasun-langileek lehen laguntzak eman zituzten, eta gizona Donostiako ospitalera eraman zuten, larri.


Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta ustezko egileak nor ziren jakin ostean, 12:30etan 42 urteko gizon bat eta 33 urteko emakume bat atxilotu zituzten Zikuñaga auzoko etxebizitza batean, hilketa saiakera baten ustezko egileak direlakoan.


15:30etan, beste gizon bat atxilotu zuten, 51 urtekoa, Hernanin. Atxilotuak, hilketa saiakera bat egotzita, ertzain etxera eraman zituzten, eta epailearen esku geratzeko zain daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!