'Satiro' antzerkia etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 24a, 00:00

Xanti Agirrezabala aktore azpeitiarrak Satiro antzezlana aurkeztuko du etzi, Biterin, arratsaldeko 19:00etan. Gizonezkoen sexualitatea izango du hizpide, eta «filtrorik gabe» hitz egingo du «gure desirez, sexu praktikez edota masturbazioez ». Sarrera doakoa da eta gonbidapenak aurretik eskuratu behar dira, hernanitoherri@gmail.com  helbidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!