Eguerdirako aterako dute Arrobi bideko kamioia

Kronika - Erredakzioa 2021ko urt. 26a, 12:01

Bidea itxita dago oraindik, kamioia ateratzea lortzen duten arte.

Atzo eguerdian gertatu zen ezbeharra. Trailer batek istripua izan zuen Arrobi inguruan, eta ez atzera ez aurrera gelditu zen bidean. Suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu ziren laguntzera, baina gaur arte ez dute lortu konponbidea ematea. «Eguerdirako bidea garbi egotea espero dugu», aurreikusi du Hernaniko Udaltzaingoak.

Atzo arratsaldeko 15:15ak aldera butanotik Arrobi ostaturako bidea hartu zuen trailer kamioi batek, eta gurpiletako bat bidetik aterata, ez atzera eta ez aurrera geratu zen. Arratsalde osoa eman zuten lanean suhiltzailek eta gainerako langileek, kamioia berriro ere bidera sartzeko eta, ondoren, errepide nagusira ateratzeko. Hori horrela, atzo lortu zuten, lehenik, gasoila hustea eta bidera sartzea. Dena den, gaurko utzi zuten karga guztia hustutzeko eta errepide nagusira ateratzeko lana.

Lan gogorra ari da izaten, zaila baita zama eta luzera haundiko kamioia mugitzea. Goizeko 08:30etan ekin diote kamioia hustutzearen lanari eta, gero, 10:30ak aldera gruaren txanda heldu da. Ibilgailua mugitzeko saiakera ari dira egiten orain eta azaldu dutenez, espero dute eguerdirako bidea garbi egotea.

Erlazionatuak

Trailer batek istripua, Arrobi inguruan

Kronika - Erredakzioa 2021 urt 25 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!