KROMIKI LEHIAKETA

Urriaren 16ra arte dago aukera, Kromiki lehiaketan parte hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 28a, 00:00

Dobera Euskara Elkarteak, Kromiki lehiaketa jarri du abian, «gazte zein helduen artean euskal kultura sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzeko asmoz». Urriaren 16ra arte dago aukera parte hartzeko. 

Kromiki lehiaketa jarri du martxan Dobera Euskara Elkarteak. Jatorrizko lanak, urriaren 16ra arte aurkeztu ahal izango dira, gainera lanak euskarri fisikoan zein digitalean aurkez daitezke, «eta bai batean zein bestean, pilka-sistema erabiliko da, lehiaketaren gardentasuna bermatzeko». 
Kromikia euskarri fisikoan aurkezteko, Doberaren bulegora eraman beharko da, gutun-azal baten barruan sartuta aurkeztuko da Kromikia. Gutun-azalaren baitan, Kromikia egoteaz gain, pilka sartuko du beste gutun-azal txikiago batean. Pilkan, izen abizenak, adina, zer kategoriatara aurkezten den eta harremanetarako datuak idatziko ditu egileak. Eta gutun azal txikiaren kanpoaldean berriz, bere izengoitia, idatziko du. 
Lana digitalki aurkezteko, PDF formatuan bidaliko da, dobera@dobera.eus helbidera. Eta aurreko sistema bera erabiltzeko, bi dokumentu bidaliko ditu egileak, bat Kromikia bera, eta bestea pilka. 

Gaia eta formatua
Kromikiak Hernanirekin zerikusia izan behar du, eta ez du beste inon aurkeztua izan behar. Euskaraz idatzia izango da, 26 X 7,3 zentimetroko tamainakoa hain zuzen. Zuri beltzean, zein kolorez egin daiteke, eta ez dute agerian egilearen izenik edo sinadudarik eramango. 

Epamahaiaren epaia eta sari banaketa 
Epaimahaiaren epaia, azaroaren 2a baino lehen jakinaraziko zaie saridunei, Doberak gainera Sare Sozialetan eta webgunearen bidez zabalduko ditu irabazleen izenak. Horrez gain Kronikan ere argitaratuko dira, irabazleen izenak.  

Kategoria bakoitzeko irabazleak kromiki sorta bat irabaziko du, eta epaimahaia osatzen duten hiru kromikilarien ilustrazio original ba egokituko zaio kategoria bakoitzeko txapeldunari. Ana Almandozena haurrenari, Alai Zubimendirena gazteen kategoriari, eta Ainara Azpiazurena, helduen kategoriari.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!