Kromiki lehiaketa

«Haur, gazte eta helduen artean euskal kultura, sormena eta irakurzaletasuna sustatzeko», kromiki lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2020ko ira. 25a, 00:00

Urriaren 16a da lanak aurkezteko azken eguna. Doberan Euskara Elkartean fisikoki, ala PDF formatuan digitalki entregatu daitezke. 

Dobera Euskara Elkarteak Kromiki lehiaketa jarri du martxan, eta urriaren 16a da jatorrizko lanak aurkezteko azken eguna. Helburua «Hernaniko haur, gazte nahiz helduen artean euskal kultura sorkuntza eta irakurzaletasuna sustatzea da», azaldu dute.

Parte-hartzaileak hiru kategoriatan banatuko dira: haurren kromiki saria, 6 eta 11 urte bitartekoentzat; gazteen saria, 12 eta 17 urte bitartekoentzat; eta helduena, 18 urtetik gorakoentzat. Halaber,  Hernanirekin zerikusia izan behar du eta ez du beste inon aurkeztua izan behar. Gainera, euskaraz ez dauden lanek ez dute lehiaketan parte hartuko eta beraz, kromikiak euskaraz idatzia izan beharko du.

Urriaren 16ra arte dago, lanak aurkezteko aukera

Parte-hartzaileek urriaren 16a dute lanak aurkezteko azken eguna. Euskarri fisikoan edo digitalean aurkez daitezke, eta bietan pilka-sistema erabiliko da, «lehiaketaren gardentasuna bermatzeko asmotan». 

Kromikia euskarri fisikoan aurkezteko, Doberaren bulegora eraman beharko da, Larramendi kaleko 11 zenbakian. Hala ere, bertara joan aurretik komenigarria da aurretik elkartearekin harremanetan jartzea, hitzordua hartzeko. Era berean, kromikia gutun-azal haundi baten barruan sartuta aurkeztu beharko da, eta pila beste gutun-azal txikiago batean sartu behar da, bertan izen-abizenak, adina, zer kategoriatara aurkezten den eta harremanetarako datuak idatziko ditu egileak.

Eta digitalki aurkezteko, kromikia PDF formatuan bidaliko da, dobera@dobera.eus helbide elektronikora. Bi dokumentu bidali beharko ditu egile bakoitzak: kromikia eta pilka. Azken hau, datu pertsonalak sortzen dituen beste PDF bat da.

Sari bereziak egongo dira

Kategoria bakoitzeko irabazleak kromiki sorta bat irabaziko du, eta epaimahaia osatzen duten hiru kromikilarien ilustrazio original ba egokituko zaio kategoria bakoitzeko txapeldunari. Ana Almandozena haurrenari, Alai Zubimendirena gazteen kategoriari, eta Ainara Azpiazurena, helduen kategoriari.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!