Asko izan dira, konfinamendu garaian, balkoietatik kaleak eta auzoak alaitzeko moduak. Eta Txantxilla auzoan, musika da falta izan ez dutena, itxialdiko hilabete horietan. Balkoitik balkoira, instrumentu ezberdinekin, auzoa alaitzen aritu dira. Eta orain, konfinamendua bukatuta, horri segida eman nahi izan dio Txantxillako bizilagun elkarteak: musikari horietako batzuk gonbidatuta, kontzertua antolatu zuen aurreko astean.
Aurrena aritu ziren Ainara Ortega eta Hego Haizea taldeko Sebi Ustarroz eta Joana Ortega; eta ondoren, oholtza gainera gonbidatu zituzten Ander Loiarte eta Haritz Ezeiza.
Ez zen faltatu oholtza gainean, ezta ere, Joakin Ortega Canario. Eta berak, ekainaren 27ko gauerdian ere ez zuen hutsik egin, Plazan: San Joanik izan ez bada ere, egun bereziak agurtu zituen Canariok, saxofoiarekin San Joan martxa eskainita. Jarraian, bideoa: