Askok izaten dute ohitura, uztaila Santa Barbaran bukatzekoa, San Inazio eguneko jaiarekin. Baina aurten, festarik ez da izango hilaren 31n, bertan. Izan ere, San Inazio jaia bertan behera uztea erabaki du Morkaiko kultur elkarteak, urtero-urtero jaia antolatzen duenak.
Azaldu dutenez, egun horretarako «ezin dira bermatu, Koronabirusaren ondorioz bete behar diren segurtasun neurriak». Eta horren aurrean, suspenditzeko erabakia hartu du Morkaiko elkarteak.
Orain arte, Urumea bailaran, bertan behera utzi dituzte herri eta auzoetako festa guztiak, eta beraz, ildo beretik jo du Morkaiko elkarteak ere, hartutako erabakiarekin. Gainera, espazio mugatua da San Inazio jaiaren gune izaten dena, Santa Barbarako eremua hain justu; eta horrek are eta gehiago zailtzen du beharrezko segurtasun neurriak bete ahal izatea.