Aurten ez dira ospatuko San Joan jaiak; ez behintzat ohiko moduan, ekitaldi batzuk izango badira ere. Baina egoera berezi honetan, hausnarketa egiteko deia luzatu du Sutu Jaiakek, hainbat galdera mahai gainean jarrita: «zergatik ospatzen ditugu festak? Zertarako antolatzen? Zer jai eredu bultzatu behar du Sutuk? Zer lortu da orain arte? Zer egingo dugu aurten?». Beraz, jai ereduaz ez ezik, aurten egin daitekeenaz ere proposamenak egitera gonbidatu ditu herritarrak. Horretarako, emailez bidali behar dira ekarpenak, sutujaiak@gmail.com helbide elektronikora; eta gaurkoa da azkeneko eguna.